Jende ugari gerturatu zen Errezilgo frontoira sagardoaren festaz gozatzera. Eskubian, irabazleak, sariekin. GAZTETANDIK KULTUR ELKARTEA

Costa Urola

Arabe baserriko sagardoak irabazi du Errezilgo XII. Sagardo Txapelketa

Epaimahaiaren saria jasotzeaz gain, berea izan da publikoak hautatutako zukurik onena

Eli Aizpuru

errezil.

Lunes, 6 de octubre 2025, 20:11

Arabe baserriak irabazi du Errezilgo XII. Sagardo Txapelketa. Joan den larunbatean, herriko frontoian egin zen lehiaketa, eta herriko 16 ekoizlek hartu zuten parte. Sagardo zale ugari bildu zen bertan eta giro bikaina sortu zen larunbat arratsalde-gauean.

Publicidad

Aurten, iazko txapeldun Ibargureni lekukoa nork hartuko zain zeuden sagardo zaleak. Bertaratutakoek sagardo ezberdinak dastatzeko aukera izan zuten eta edatekoarekin batera, pintxoak ere izan zituzten aukeran. Bitartean, epaimahaikideek sagardo onena zein zen erabaki behar izan zuen eta Arabe izan zen garailea. Bigarren postua Aranguren sagardotegiak eskuratu zuen, eta hirugarren saria Estrada Zaharra-rentzat izan zen.

Epaimahaiaren iritziaz gain, frontoian bildutako ikusleek ere euren botoa eman ahal izan zuten, sagardo gustukoenak aukeratuz. Herritarren bozketaren emaitzak epaimahaiarenarekin bat egin zuen: Arabe berriro ere garaile atera zen. Bigarren postua Ibargurenek lortu zuen, eta hirugarren tokian Basabe sailkatu zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad