Antton Telleriaren 'Ninini' bakarrizketa iragartzeko kartela.

Soraluze

Antton Telleriak 'Ninini' bakarrizketa eskainiko du Mutrikun eta Soraluzen

J. L.

soraluze.

Jueves, 30 de octubre 2025, 20:31

Umorezko ikuskizunak gustuko duten guztiek Antton Telleria aurkezle ezagunaren 'Ninini' bakarrizketarekin disfrutatzeko aukera izango dute azaroan Mutrikun eta Soraluzen, bi herrietako Udalek antolatutako antzerki zikloen baitan.

Publicidad

Hasteko, Telleriak azaroaren 7an (20:00etan) eskainiko du bere azken ikuskizuna Soraluzeko herri antzokian (sarrerak dagoeneko eros daitezke, 10 eurotan, Udal liburutegian eta bibe.me atariaren bitartez). Mutrikun, berriz, azaroaren 14an ikusi ahalko da 'Ninini' bakarrizketa (19:00etan Egaña gunean). Emanaldi horretarako sarrerak ere salgai daude jada, 10 eurotan, Turismo Bulegoan eta mutriku.eus web gunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad