Ver 22 fotos

Bergara, Zumaia, Zarautz, Aia eta Urrestillatik hurbildu ziren Olentzero eta Mari Domingiri agurtzera. BELAUNTZARAN
Legazpi

Olentzero eta Mari Domingiren bisitak Mirandaolan

Lunes, 6 de noviembre 2023, 01:00

Mirandaola burdinolak gonbidatu bereziak izan zituen atzo. Goiz goizetik urduritasuna nabaritzen zen Legazpiko Brinkola auzoan eta 10:30etik aurrera, lehen familiak iristen hasi ziren. Eguraldi ona lagun zutelarik, baserritar jantziekin batzuk eta kaleko arropekin beste batzuk, irrikitan agertu ziren txikineanak Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko. Zarautzetik, Zumaiatik eta Aiatik hurbildu ziren bertaraino Jare, Alex, Nahia eta Alain euren gurasoekin. Eskutzitza eta marrazkiak eskuetan zituztela, ikaz-kina eta bere lagunarengana jo zuten lotsati, baina ilusio handiarekin kontu batzuk esateko eta argazkia ateratzeko.

Publicidad

Ez ziren bakarrak izan atzo Mirandaolako topaketan. Bergaratik Gaizka, Unax, Martin, Laia, Elene, Maider, Josu eta Unax izan ziren. Neskatoak dotore jantzita eta apainduta agertu ziren Olentzero eta Mari Domingiren aurrean. Opariak eraman zizkien gainera, eurek egindako marrazkiak prest zituzten emateko, idatzitako eskutetzekin batera. Garbi zuten zer eskatu behar zieten aurtengoan eta ez zuten erreparorik izan eurekin solasteko gurasoak zain zituzten bitartean argazkia ateratzeko. Maider eta Nora bergararrak ere atzoko eguna aukeratu zuten Olentzerori eta Mari Domingirekin elkartzeko eta agur-tzeko, euren gustoko opariak eskatzeaz gain.

Xabier Urrestillatik joan zen arreba eta gurasoekin Brinkolara. Besoan mina hartuta egon arren, ederki moldatu zen bere eskaerak jasotzen zituen papera emateko eta ez zuen aukera galdu ikazkinarekin hitz egiteko. Ondo portatzeko esan zion Olen-tzerok, eta mutikoak irrifar handi batekin serio demonio esan zion baietz. Argazkia ateratzerakoan, Amaia eta Maria arrebak ondoan izan zituen urrestildarrak.

Leku askotako haurrak izan ziren Mirandaola burdinolan atzo goizean. Gasteiz, Abadiño, Durango, Zornotza... eta beste leku batzuetatik ere hurbildu ziren Olentzero eta Mari Domingiren etorreran egoteko. Egun handia bitartean, Gabon Gaua bitartean, asteburu eta jai egunetan espero dituzte berriz ere ikazkina eta sendabelarrak hain gustuko dituen emakumea.

Gainera, bisita bakoitzean, Mirandaolako burdinolan Ana ipuin kontalariak saio ederra eskaintzen die haurrei. Burdinolaren historiaren aipamena egiteaz gain, Olentzero eta Mari Dominginen kontuak aipatzen dizkie. Gainera, Anarekin batera Burdintxo ezagutzeko aukera dute haurrek eta primeran pasatzen dute honen txatxekin.

Publicidad

Mirandaolako Gurutze Deunaren Kaperaren ondoan dagoen burdinolan izaten da topaketa, eszenatoki bikainean ametsak gauzatzeko hain urruti, baina gertu dagoen egun berezia iritsi baino lehen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad