Futbol talde nagusiak Tolosaren aurka bukatuko du denboraldia gaur Eztalan
Jubenilek Donostian eta infantilek etxean dituzte bihar Gipuzkoa Kopako kanporaketak
JOSEBA LEZETA
Sábado, 14 de mayo 2016, 00:35
Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiarentzat gaur arratsaldean Eztalan bukatuko da hain zaila gertatu den Liga. Tolosaren aurka jokatuko du arratsaldeko bostetan. Badira jardunaldi batzuk maila galdu zuela eta astelehenetik aurrera hurrengo denboraldiari begira lanean hasi beharko dira arduradunak. Lehen mailako erregionalera itzuliko dira, azkenaldi honetan gorago ohituta bazeuden ere.
Publicidad
Bi neurketa irabazi, lau berdindu eta 23 galdu dituzte orain arte. Ederra litzateke agurrean Eztalako jarraitzaileei poza ematea. Azken bi urteetan jokalari asko galdu ondoren, talde gaztearekin ekin zion Ligari Juanjo Nogueirasek eta asko nabaritu da. Aurkariak indartsuago agertu dira, asteburua joan asteburua etorri.
Gaur, baina Errenterian, amaituko zaie denboraldia baita igoera faserako sailkatzea lortu zuteen neska kadeteei. Touring izango dute zain arratsaldeko sei eta erdietan Fanderian. Punturik urratu ala ez, sailkapeneko azken tokian geratuko dira Mikel Larrañagak zuzendutako jokalariak. Baina handia egin zuten fase honetara sailkatzea.
Lehian jarraitzeko aukera dute, ordea, AKEko beste bi futbol taldeek. Izan ere, Gipuzkoa Kopako kanporaketetan murgilduta daude.
Jubenilek Martuteneri egingo diote aurre Donostian bihar eguerdiko hamabi eta erdietan. Final-laurdenetan daude, partida bakarrera, eta irabaziz gero zuzenean finalerdietan sartuko dira.
Infantilek, bestalde, final-zortzirenetan hasiko dira Eztalan Alegiako Intxurreren aurka bihar arratsaldeko bostetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión