Kalebarren maiatzaren 31ra arte itxiko dute zorua konpontzeko
JOSEBA LEZETA
Miércoles, 22 de abril 2015, 00:07
Kalebarrengo zubitik Herriko Plazara arteko bidea maiatzaren 31ra arte itxiko du Udalak konponketa lanak egiteko. «Ez da zoru osoa berrituko, baina gehiena jasoko da», diote udal iturriek. «Orain bi eratako piezak daude. Berritu ondoren galtzada-harriak izango dira guztiak».
Publicidad
Berez, konponketa lanek ez dute hainbeste denbora iraungo, baina bidea bukatu eta berehala ez zabaltzea erabaki dute arduradunek. «Denbora bat emango zaio behar bezala finkatzeko. Horregatik ez da irekiko maiatzaren 31ra arte».
Aurrekontutarako tailerra
Aldundiko partaidetza aurrekontuen inguruan antolatu diren tailerren bilera egingo da Olaranen gaur arratsaldean, 18:30ean, herritarren proposamenak jasotzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión