Errenteria
«Euskararen alde lan handia egiten dute mintzalagunek»Amaiera. 2024-25 ikasturtea bukatu du Mintzalagun taldeak eta larunbat honetan ospatuko dute. Balantzea ezin hobea da. «Euskaraz hitz egiteko egiten duten ahalegina aitortu behar da
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak euskararekin eroso sentitzeko espazioak sortzen ditu. Horietako bat, Mintzalaguna da. Programa honek larunbat honetan itxiko du bere ikastaroa, urte bikain baten ondoren.
Bertan parte hartzeko, «eskatzen dugun gauza bakarra da gutxieneko gaitasun bat izatea, baina batez ere euskaraz egiteko gogoak ekartzea», dio Xixilio Maritxalar lehendakariak. Horrenbestez, «jendeak bere euskara hobetzea lortzen dugu».
Lorpen hau bukatzear dagoen kurtsoan areagotu egin dute eta Maritxalarrek berak eta Ximun Leturiak Topagunearen koordinatzaile eta Mintzalagunaren arduradunak, programan parte hartu dutenei aitortza egin diete. «Euskararen alde egiten dutenagatik, baina batez ere honek suposatzen duen esfortzuagatik». Alabaina, «hemen hitz egiteko, eta batez ere ondo pasatzeko aukera ematen diegu», nabarmend zuten
«Pozik gaude mintzalagunengandik jasotako erantzun gehienak oso positiboak izan direlako»
Aurtengoan ere, «era guztietako pertsonak», elkartu direla azpimarratu dute arduradunek. «Arrazoi desberdinengatik pertsona askok euskara hitz egiteari uzten diote, horregatik, hemen, Mintzalagunan galdutako hori berreskuratzeko aukera ematen diegu, eta ikusi dugun bezala, oso ondo dabil».
Adinari dagokionez, pertsona gehienak berrogeita hamar urte ingurukoak dira, nahiz eta «gure mintzalagun helduena 92 urteko emakumea izan. Aipatzekoa da bertaratzen diren pertsonen %80 inguru emakumeak direla», ziurtatu du Maritxalarrek.
«Iritziak jaso ditugu»
Ikasturte hau amaitu ondorengo berritasun gisa, Leturiak nabarmendu duenez, «inkesta bat egin dugu parte hartu duten pertsonen artean, programaren zer puntu positibo ikusten dituzten jakiteko, baina, batez ere, zer hobetu behar dugun jakiteko». Zentzu horretan, Leturia pozik agertu da «mintzalagunengandik jasotako erantzun gehienak oso positiboak izan direlako».
Programaren beste gako bat mintzalaguntzaileak dira. Funtsezkoak dira, haiek arduratzen baitira saioak zuzentzeaz. Horri dagokionez, Leturiak dei egiten die euskara maila ona duten herritarrei ekimenarekin bat egiteko. «Mintzalaguntzaile gehiago izango bagenu, programan pertsona gehiago har genitzake».
Hori dela-eta, Maritxalarrek dei egiten die zalantzak dituzten pertsona horiei mintzalaguna bezala bat egiteko. «Zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta hobeto, gure helburua hizkuntzaren erabilera sustatzea baita».
Nahiz eta ikasturtea amaituta egon, hurrengo ikasturteari begira ari dira jada Maritxalar eta Leturia. Beti bezala, astean behin izango dira saioak, eta guztiz doakoak dira. Azken ikasturtean 80 lagun hasi ziren, eta nahiz eta batzuk utzi, gehiengo batek amaitu du. Edozein pertsonak izena eman dezan animatzen du Maritxalarrek. «Giro zoragarria sortzea lortzen dugu eta». Izan ere, azpimarratzen duenez, «pertsona batzuek, euskaraz asko hitz egin ezin dutenez, lotsa sentitzen dute». Horregatik, «leku hau egokia da euskaraz egin ahal izateko, beldurrik gabe».
Kurtsoa bukatzeko gaurkoan egun bikaina izango dute mintzalagun eta mintzalaguntzaileek. «Herriko alde zaharretik ibilaldi bat egingo dugu agurtzeko bazkari polit bat egiteko», dio Leturiak.
Ikasturte berriari begira, «pertsona kopurua hazten jarraitzea» espero dute arduradunek». Horregatik, eta nahiz eta 2024-25 kapitulua itxi, 613 25 49 04 telefonoa erabat irekita dagoela gogorarazix dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.