Borrar
Dantzarako grina. AMAXKAR

Zarautz

Goizean kalean eta arratsaldean Iñurritzan

Haurren eguna. Euskal Asteari hasiera emateko txikienen eguna ospatu zen igandean, Haurren Euskal Jaia. Dantzari eta baserritarrek Alde Zaharreko kaleak bete ondoren, Iñurritzara joan ziren arratsaldean

Astelehena, 2 iraila 2024, 19:41

Comenta

Egun borobila izan zen igandekoa. Zarauzko Euskal Asteari hasiera emateko Haurren Euskal Jai Eguna ospatzen zen eta astean zehar eguraldiaren beldurrez egon ondoren, giro paregabean pasa zuten eguna denak, eguzkia lagun eta beroa nagusituz.

Goizean, Jalgi Dantza Taldeak egindako deiari erantzunez, hamar dantza talde elkartu ziren Munoan. Azken urteetan dantzari gutxiago bildu izan ohida egun honetan, baina aurten mendeurrena ospatzen duenez Euskal Jaiak, saiakera berezia egin eta Euskal Herriko bazter ezberdinetako taldeak gonbidapena jaso eta gurean izan ziren.

Iparraldeakok bakarrik egin zuten kale, bestela, Nafarroatik bi talde etorri ziren, Leitza eta Lesakatik, Arabako ordezkariak Dulantzikoak izan ziren eta Markina-Xemeinetik etorriak bizkaitar taldeko kideak. Beste bost taldeak gipuzkoarrak izan ziren, Zumarraga, Mutriku, Gabiri, Oñati eta Getariako Gure Txerukoak.

Ikusmin handia sortu zuten. Lehendabizi denak elkarrekin Munoan dantzatu eta Alde Zaharreko kaleetan sakabanatu ziren, noizbehinka geldialdiak egin eta dantza saioak eskainiaz.

Bazkal aurretik berriz Munoan elkartu eta 300 dantzariak denak elkarrekin abesti ezagunak dantzatu zituzten, indarrak hartzera joan aurretik.

Kalejira

Arratsaldeko 17:30ean suziriak iragarri zuen kalejiraren hasiera. Musika Plazan jendetza elkartru zen eta Iñurritzarako bidean oraindik eta gehiago batzen joan ziren. Zarauzko buruhandi eta erraldoiak ere kalejiran joan ziren haurrekin batera eta musika Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangak jarri zuten, ibilbidea arintzeko asmoarekin.

Ikusgarria izan zen Iñurritzako sarrera, jendea pasa eta pasa. Ordurako bertan dena prest zegoen. Gune ezberdinak zeuden jolaserako, bai ume eta nerabeentzat. Txikienentzat, Bertsolarien Plazan puzgarriak jarri zituzten, asko eta denetan sartzeko aukera izan zuten, txandaka batetik bestera pasatuz.

Nerabeentzat ere jolas ezberdinak zeuden eta dantzarako gogoz heldu zirenak Euskaraokea hasi aurretik saio bat edo beste egin ahal izan zituzten.

Abesteko gure haurrek duten trebezia ikusi eta entzungo zen jarraian. Euskaraokera oholtza gainera igo eta kantuan aritzera ume askok eman zuen izena eta lotsa gutxierkin kantuan ikusi genituen mikroa aho ingurura eramaten zuten bitartean. Bada etorkizuneko kantaririk gure artean.

Kanpotik etorritako dantzari taldean elkar agurtu eta etxera itzultzeko garaia heldu ondoren, berriz kalejirari ekin zitzaion. Iñurritzan atera eta joaneko ibilbide berbera egin zuten, norabidea aldatuita noski. Musika Plazan sarrera ere benetan izan zen ederra.

Euskal Astea

Gaur asteartea, irailak 3, Lege Zaharren enparantzan Bikote Gazteen Dantza Txapelketa lehaituko da arratsaldeko 19:00etan hasita. Eguraldiak laguntzen ez badu txapelketa Modelo Aretora eramango da. Aurrez gogoratu, Frontoi Txikin fandango eta Arin-Arin ikastaroa burutzen ari dela. Egunero 17:30ean hasita.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goizean kalean eta arratsaldean Iñurritzan

Goizean kalean eta arratsaldean Iñurritzan