Borrar
Gaueko hegazti harrapariak udaberrian ezagutzeko azken aukera

Gaueko hegazti harrapariak udaberrian ezagutzeko azken aukera

Edozein herritarrentzat egokia, larunbat honetan Anduetza Parketxean izango denak itxiko du zikloa

DV

Jueves, 18 de abril 2024, 12:53

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaueko ehiztari hauen munduan sartu nahi dutenentzat, Anduetza Parketxeak aukera eskaintzen du. Nerea Pagaldai biologo adituaren eskutik, hegazti horien azterketa zehatza egingo da. Zentsuak egiteaz eta urubiak markatzeaz gain, erradiotrazatuaren bidez jarraipena egiteko, gaueko hegazti harrapari horien ezaugarri orokorren azalpen dinamikoa emango da. «Kantu eta uluen» arteko esperientziak behaketa-ibilaldi batekin jarraituko du. Zita larunbat honetan, apirilak 13, izango da arratsaldeko 20:00etan.

Izan ere, Anduetza Parketxetik azaltzen dutenez urubiak, hontzak, mozolo zein zatak «uste baino ohikoagoak» dira gure lurraldean. Uste okerraren arrazoia ere argi dute, gaueko hegazti harrapariak izanik egunez «ia ikusezinak» zaizkigulako. «Inguruko zuhaitzen adarretan, zuhaitz-zuloetan edo habia-kaxetan ezkutuan atseden hartzen baitute. Gauez, ordea, iluntasunera egokituriko begi handiek, ederki garatutako entzumen finak eta isilean hegan egitea ahalbidetzen dieten hegaldi-luma bereziek harrapari bikainak bihurtzen dituzte».

Aste-bukaera honetarako saioa Anduetza Parketxeak antolatutako bigarrena izango da eta ohi bezala izan ematea beharrezkoa izango da. Hartarako edo informazio gehiago nahi izanez gero, nahi duen orok 943 80 21 87 edo 688 62 36 09 telefonoetara dei dezake edota mezua idatzi anduetza@gipuzkoanatura.eus helbide elektronikora.

Edozein herritarrentzat egokia da eta linterna eramatea gomendatzen da. Partaidetzaren kostua 6 eurokoa da helduentzat eta 4 eurokoa 12 urtetik beherakoentzat.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios