Borrar

Zuhaitz Gurrutxagak bere hirugarren bakarkako lana aurkeztuko du Donostian

'Nortasun agiria' asteazkenetik igandera Antzoki Zaharrean izango da ikusgai

I. A.

Donostia

Domingo, 29 de junio 2025, 18:09

Futbol zelaietatik eskenatokietara salto egitea erabaki zuen duela urte batzuk Zuhaitz Gurrutxagak, eta bere hirugarren bakarkako lanarekin dator Donostiako Antzoki Zaharrera aste honetan 'Nortasun agiria'. Aurreko lanetan bezala, oraingo honetan ere egiazko bizipen pertsonaletan oinarrituko da futbolista ohia eta, besteak beste, bikote harremanen hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izateko zailtasunaz, edota Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboaren gaitza pairatzeak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhausteez ariko da.

Emanaldia asteazkenetik, uztailak 2, igandera arte, uztailak 6, izango da Donostian (emanaldi guztiak 20:00etan izango dira). Sarrerak Donostia Kulturako web orrian eskura daitezke, eta Victoria Eugenia edo Antzoki Zaharreko lehiatiletan.

Hirugarren bakarkako lan honetan ere, bere esperientzia pertsonaletan oinarrituko da Gurrutxaga. Horrela egin zuen 'FutbolisTOK' bakarrizketan, non bere Realeko jokalari garaiko bizipenak eta pasadizoak kontatzen zituen. Gainera, lehen aldiz hitz egin zuen TOC (Trastorno Obsesibo-Konpultsiboa) delakoaren aurrean, lehen mailako futbolari bihurtu zenetik lehen pertsonan pairatu behar izan duen gaixotasunaren aurrean.

'Futbolisto baten konfidentziak' bakarrizketarekin egin zuen jauzi eskenatokietara Gurrutxagak 2013an. Hainbeste urtetan politikoki zuzena izan ostean, bere kirol ibilbidean izandako bizipenak kontatzea erabaki zuen, zeharo lotsagabe. Entrenatzaile ezagunez, taldekide eta adiskideez, maitasunaz, desamodioez, eginiko bidaiez, garaipenik gozoenez edo eta porrotik gazienez aritu zen orduan, bere ere umorearekin. Izan ere, beti onartu duenez, «umoreak gazteluak desmuntatzen ditu, mitoak desmuntatzen ditu eta TOC duen bati istorio hori guztia desmuntatzen dio«.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitz Gurrutxagak bere hirugarren bakarkako lana aurkeztuko du Donostian

Zuhaitz Gurrutxagak bere hirugarren bakarkako lana aurkeztuko du Donostian