Unai Mendiburu algortarra Erandioko saioan kantari. B.E.
2023 Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Unai Mendiburu nagusi laugarren kanporaketan

Erandioan jokatutako saioan 472,5 puntu lortu zituen algortarrak eta Santurtziko finalaurrekora zuzenean sailkatu da

I. A.

Donostia

Lunes, 23 de octubre 2023, 12:59

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bere laugarren kanporaketa jokatu du asteburu honetan Erandioko Merkatu Zaharrean. Unai Mendiburu nagusitu da bertan eta saioa irabaztearekin bat finalaurrekoetara sailkatu da algortarra.

Publicidad

Erandioko saioan sei bertsolari aritu dira kantatzen: Ander Sarriugarte Garcia, Garazi Navarro Ugarteburu, Igor Galarza Intxausti, Imanol Uria Albizuri, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Unai Mendiburu Valor. Azken honek batu ditu puntu gehien, 472,5. Beraz, Santurtziko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 18an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.

Kanporaketa honetan Idoia Anzorandia Kareaga izan da gai-jartzaile eta epaile lanetan aritu dira Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea.

Bi kanporaketa jokatzeke

Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 1era bitartean jokatuko dira Bizkaioko Bertsolari Txapelketako sei kanporaketak, guztira 36 bertsolari arituko direlarik. Saio horietatik bertsoaldi bakoitzeko irabazlea eta puntuazio onena lortu duten bostak igaroko dira finalaurrekoetara: azaroaren 11n Berrizen, 18an Santurtzin eta 25ean Lemoan. Bertan batuko zaizkie 2021eko finalistak, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.

Azkenik, esandako hiru saioetako garaileak eta puntuazioz lehen bostak igaroko dira abenduaren 16an Miribillan izango den finalera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad