Sarrerak erosterakoan maulak saihesteko gomendioak
Kontsumobidetik zer webgune-mota den ondo begiratzea eta enpresaren datuak egiaztatzea gomendatzen dute
I. A.
Donostia
Lunes, 17 de julio 2023, 16:21
Musika jaialdiak nonahi burutzen dira uda osoan zehar, eta milaka dira opor giroan murgilduta kontzertuak entzutera joaten direnak. Plan ezin hobea askorentzat, baina sarritan okertzen dena, sarrera faltsuak erosi izanagatik.
Kontsumidetik ohartarazten dute jaialdietarako sarrerak erosteko modurik seguruena webgune ofizialak direla. Baina hauek agortzen direnean, birsalmenta-lekuetan bilatu ohi dira, jatorrizko prezioa baino askoz gehiago ordaintzen delarik. Azken kasu honetan kontutan hartu behar da ekitaldia bertan behera geratzen bada, data aldatzen badute edo sarrera faltsuak edo lapurtuak badira, zaila dela (faltsuak badira ezinezkoa) erreklamatzea eta dirua berreskuratzea. «Plataforma askok ofizialak dirudite, baina, bigarren mailako salmenta-plataforma gisa aurkezten direnean, atzera eginarazi behar dizute. Ez da lehenengo aldia izango Viagogok eta horren moduko webguneek iruzurrenatik erreklamazio ugari jasotzen dutela», gogorarazten dute.
Hainbat gomendio
Kontsumobidetik zer webgune-mota den ondo begiratzeko gomendioa luzatzen dute, hau da, sarrerak zuzenean saltzen dituen (webgune edo banatzaile ofiziala) ala saldu eta erosi nahi duten partikularren arteko truke-plataforma den. Azken kasu horretan, webguneak bere erantzukizuna mugatu dezake arazorik egonez gero.
Enpresaren datuak orobat egiaztatzea ere gomendagarri da. Honela, helbidea urruti daukaten enpresetan sarrerak erostea ondo pentsatu behar da, izan ere hauek erreklamatzea odisea batetan bihur daiteke. Azaltzen zaizkigun baldintzak ere ondo irakurri behar dira: erosketa ezeztatu edo sarrerak aldatu ote ditzakegun azalduko da, edo enpresak salmentaren baldintzak (hala nola eserlekua) aldatzeko eskubidea gordetzen ote duen.
Sarrerak erosten ditugun bitartean «presionatzen» gaituzten mezuekin adi ibili behar da, berehala erosteko helburua besterik ez baitute. 'Litekeena da sarrerak agortzea', 'sarreren % 5 baino gutxiago geratzen dira' eta horrelako esaldiek, edo epe jakin batean erosi ezean erreserba galduko duzula dioten atzera-kontaketek helburu bakarra daukate: pentsatu gabeko edo hausnarketarik gabeko erostea bultzatzea. Gainera, presek amaierazko guztizko prezioan ez erreparatzea eragin dezakete, kudeaketa-gastuak barne, horrelakorik egonez gero.
Bai sarrerak erosteko unean, edo ondoren arazoren bat badugu, webgunetik ez badugu erantzunik jasotzen, edo jasotakoarekin ados ez bagaude, Kontsumobidetik erreklazioa jartzera animatzen dituzte herritarrak.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.