Borrar
Saioa Alkaiza, saioaren une batean Josu Santesteban/NBE
2023 Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Saioa Alkaiza, finalerako sailkatu den lehen bertsolaria

Altsasuko saioan garaile izan zen eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegin jokatuko den finalean izango da

I. A.

Donostia

Astelehena, 6 azaroa 2023, 13:20

Comenta

Egungo txapelduna, Saioa Alkaiza, abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den Nafarroako Bertsolari txapelketako finalerako sailkatu da. Altsasuako Iori Kulturgunean jokatu da aurtengo txapelketako lehen finalaurrekoa 250 lagunen aurrean eta egungo txapeldunak berriro lortu du hoberenen artean lehiatzeko txartela.

Sei bertsolari aritu dira bertan kantuan, zozketak erabakitako ordenean: Patxi Castillo Graciarena, Sarai Robles Vitas, Eneko Fernandez Maritxalar, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Saioa Alkaiza Guallar eta Saats Karasatorre Martinez. Zigor Gartzia 'Zian' aritu da gai-jartzaile lanetan, eta epaile, berriz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatu du saioa, Altsasuko Udalarekin elkarlanean.

Saioko ariketa puntuagarri guztiak eginda, Saioa Alkaizak eskuratu du puntu gehien (506,5), eta horrenbestez, lehen finalaurrekoa irabazi eta abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako sailkatu da. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5).

Altsasuko saioaren ondoren, datozen asteburuetan jokatudo dira beste bi finalaurrekoak. Heldu den larunbatean Agoitzen izango da saioa, eta hirugarrena eta azkena, aldiz, azaroaren 19an, Lesakan. Finala abenduaren 2an jokatuko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

2021eko txapelketan Saioa Alkaiza izan zen txapelduna. Harekin izan ziren kantuan finalean Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Ilarregi, Xabier Silveira, Xabat Ilarregi, Josu Sanjurjo eta Eneko Fernández.

Bietarako zein finalerako sarrerak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Saioa Alkaiza, finalerako sailkatu den lehen bertsolaria

Saioa Alkaiza, finalerako sailkatu den lehen bertsolaria