Borrar

K –pop izarrak, demonioekin oilar borroketan, raperoak nola

Begoña del Teso

Donostia

Igandea, 9 azaroa 2025, 13:46

Comenta

Astebete egin du 'Las guerreras del K-pop' filmak gure etxe ondoko pantailetan eta segituan bueltatu da bizileku, dantzaleku, guda zelai duen gure etxe barruko pantailetara, Netflix plataformako produkturik arrakastatsuenetarikoa baita, sofan, lagunartean, krispetak eskuan ditugula dastatzeko modukoa…

Pixka bat aurrerago, 2026ko ekaineko 21ean, hain zuzen ere, arratsaldeko seietan hasiko da Donostiako Kursaalan Idols: 'La revolución K-pop. Las guerrreras del ritmo' izenburua duen ikuskizun handi-handia, planeta osoa korritu duena. Zuzeneko musika, zuzeneko ahotsak, sinesgaitzak diruditen efektu bereziak; kolore biziz egingo du gainezka agertokiak non, ezinezkoa ematen duen moduan mugituko baitira dantzari trebeak, pelikularen protagonistak bezala jantzirik agertuko diren horiek.

Agian jakitun ez zarete baina lehen baino berandu, XX. mendearen 90eko hamarkadan Korean piztu zen pop musikaren azpi-genero honek Latinoamerikan erro sendoak dituen regeton bera gaindituko du jendearen estimuan. Hip-hop eta rap baino gehiago entzungo eta dantzatuko da, ez izan dudarik. Ez dute, bederen, dudatan jartzen hori munduko soziologo gehienek. Ezta galaxia honetan bizi garenon joerak eta jarrerak serio ikertzen dituzten aditu eta enpresa gizon-emakumeek ere. Badakite K-pop horrek beste musika eta dantza guztiak mende hartuko dituela. Ez zarete ala konturatu? Ez duzue iskinetan zein plazatan jende gaztea ikusi orain arte ezagunak egiten ez zitzaizkigun koreografiak prestatzen, entseatzen? Ez al zarete konturatu sortzen zituzten pauso eta mugimenduak ez zirela aspaldian gure kale eta plazak hartu zituen breakdancekoak?

K-pop estiloa hip-hop eta rap baino gehiago entzungo eta dantzatuko da, ez izan dudarik

Ez, K-pop estiloari dagozkion erritmo, soinu, modu eta mugimenduak dira. Baina zer arraio da Wikipediak subgenerotzat jotzen duen K-pop hori? Ba entziklopedia askeak esaten duen arabera, Pop musika, rock-a, musika esperimentala, jazza, gospela, musika latinoa, Hip hopa, R&Ba, reggaea, dance musika elektronikoa, folka, country, klasikoa, Japoniako pop (J-pop, alegia) eta Koreako tradiziozko musika herrikoia nahasten dituen gure unibertso honetako azkenaurreko miraria, zeinak, Ekialdeko manga tebeo eta nobela horiei diegun mirarekin bat egiten duen. Errepara iezaiozue beste kontu interesgarri bati, hango anime pelikuletako soinu bandetan daude ia beti presente K-pop horren kantak.

Ez egin iskin K-pop bizimoduari eta gerlari horien bisita onartu. Iraultza beraiekin dator eta.

Adi izan. Erne. Tente. Atezuan. Badelako gutako asko ohartu gabe gurean hasita den iraultza milurteko honetakoa. Plataformetan diren K-pop gerlari horiek dira frogarik handiena, ikusgarriena. Apartak dira oso Rumi, Mira, Zoey eta Ji-noo izeneko pertsonaiak. Kantari eta dantzari trebeak, mukuru betetzen dituzte zaleek beren kontzertuak. Maite dituzte. Gurtzen dituzte. Arras. Zeharo.

Badute ordea neska horiek ezkutuko izaera. Aspaldiko garaietan ba omen ziren emakume ausarta ziento bat. Ahots izugarria, sendo, laminen antzekoa ba omen zutenez, beren kantuek herria babesten zuten eta etsaiak uxatu. Haien ondorengoak dira Rumi, Zoey, Mira… Agertokitik jaitsi orduko demonioak ehiztatzen dituzte. Ekialdeko fantasiaren zaleak bazarete, ederki asko dakizue han deabruekin duten harremanak ez duela zer ikusirik hemen dugunarekin. Existitzen direla onartzen du jendeak. Gure ondoan daudenik ez du inork zalantzan jartzen eta batzuk eta besteak elkarrekin (topa edo talka) bizi dira. Normala oso da han, zure etxean mamu bat duzula pisukide aitortzea…

Kontatutako hori guztia lotzen badugu K-pop estiloak gurean duen eragina berriarekin, erraz ulertuko duzue zergatik neska kantari-gerlari horiek gure zinema saloiak bete izan dituzten, zergatik plataforman 'Miercoles Addams' bera ari diren gainditzen, zergatik horren poza handiz jaso duten adoratzaileek zabaldu den azken berria: pelikulak jarraipen bat izango du, 2029an estreinatuko dena!

Ez egin iskin K-pop bizimoduari eta gerlari horien bisita onartu. Iraultza beraiekin dator eta.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco K –pop izarrak, demonioekin oilar borroketan, raperoak nola

K –pop izarrak, demonioekin oilar borroketan, raperoak nola