Borrar
Ikasleak 2025eko eskiaren eskola-kanpainan, Larra-Belagua zentroko pistetan, Izaban. NG
Izaba

Otsagabia eta Izaban eskaiteko aukera ezin hobea ikasleentzat

Iraupen-eskiko Eskola Kanpainarekin 115 ikastetxe eta hezkuntza berezietako zentrotako 3.800 ikasle eta irakasle izango dira bertan

DV

Izaba

Domingo, 23 de noviembre 2025, 17:01

Comenta

Zuri zuriak agrtzen dira Izaban eta Otsagabiako baztarrak. Elurrak estali ditu bertako baso, belaze eta mendiak. Albiste ona da eskiatzaileentzat dagoeneko gustuko duten kirolaz gozatzeko aukera dutelako urruti joan gabe. Horiei gehituko zaizkie Nafarroako 115 ikastetxe eta hezkuntza berezietako zentrotako 3.800 ikasle eta irakasleak Iraupen-eskiko Eskola Kanpainaren 42. edizioaren baitan.

2026ko urtarrilaren 12an hasiko da kanpaina eta martxoaren 27ra arte iraungo du. Aurten, Nafarroako gobernutik iragarri dutenez 11 txanda izango ditu Izaban eta 11 txanda Otsagabian, eta horietan 3.878 parte-hartzaile espero dira (3.564 ikasle eta 314 irakasle), 115 ikastetxe eta hezkuntza bereziko zentrotakoak.

Eski-klaseak Larra-Belaguan eta Irati-Abodin

Kirol- eta hezkuntza-proiektu honetan parte hartzen duten ikasle gehienak Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak dira. Erronkariko Haranean ostatu hartzen duten haurrek Larra-Belagua eski nordikoko zentroko pistetan eskiatzen dute, eta zentro hori Nicdok kudeatzen du. Zaraitzu Ibarrean osatu hartzen dutenek, berriz, Irati-Abodi eski nordikoko zentroko pistetan eskiatzen dute.Kirola goizez egiten da bi txandatan. Helburu nagusia da ikasleek zein irakasle laguntzaileek iraupen-eskia edo eski nordikoa modu ludikoan hasi eta ikasi ahal izatea; hau da, neguan mendian egin daitekeen kirolik osasuntsu eta osoenetako bat. Horretarako, Nafarroako Pirinioetako bi haranek natura-gune paregabea eskaintzen dute.

Beste kultura- eta kirol-jarduera batzuk

Eskiatzeaz gain, arratsaldetan jarduera ludikoak eta kulturalak egiten dira; hala nola, antzerki-emanaldiak, herri kirolak, interpretatutako bidezidorrak edo bisitak Erronkari eta Otsagabiko Naturaren Interpretazio Zentroa eta Erronkariko Julian Gaiarre Museora.

Edizio honetan, LIFE Uncinata proiektuarekin lotutako jarduera ezberdinak egingo dira. Proiektu hori Nafarroako Ingurumen Kudeaketak (Orekan) eta Nafarroako Gobernuak zuzentzen dute, eta helburua da Larrako Erreserba Naturalaren barruan babestuta dauden pinu beltzen diagnostiko ekologikoa egitea eta goi-mendiko pinudi horrekin loturiko espezie enblematiko batzuk aztertzea.

Halaber, Kanpainak ingurumena zaintzeko konpromisoa izaten jarraitzen du, eta, Esca Salazar RSko Mankomunitatearekin lankidetzan, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak ekimen bat sustatu dute laugarren urtez jarraian birziklapena eta kontsumo arduratsua sustatzeko. 2026ko Kanpaina honetan, ranking bat egiten jarraituko da parte-hartzaileek sortzen duten aztarna ekologikoaren arabera, baina, txanda osoak sortutako eraginak baloratu beharrean, ikastetxe bakoitzaren ingurumen-kudeaketak protagonismo handiagoa hartuko du. Beraz, haran bakoitzean ikastetxe irabazle bat egongo da, eta sariak, alde batetik, jarduera ludiko eta jolas-jarduera batean parte hartzen duten ikasleentzat izango dira, eta, bestetik, baliabideetan iraunkortasuna hobetzen lagunduko duten ekimenak dituzten ikastetxeentzat.

Azkenik, Sendavivak sarrera bat eskainiko dio parte-hartzaile bakoitzari, parkeaz familiarekin gozatu ahal izateko, dibertsioz, naturaz eta abenturaz beteriko egun batean.

Nafarroako Gobernuak finantzatua

Azken edizio honetan, XLII. Kanpainarako 6.873 inskripzio jaso dira, eta kalkulatzen da 125 lanpostu sortu edo mantentzen lagunduko duela Erronkariko Haranean eta beste 35 Zaraitzu Ibarrean.

Iraupen-eskiko Eskola Kanpaina Nafarroak bultzatzen du Kultura, Kirola eta Aisialdia (NICDO) enpresa publikoak antolatu du, Larra-Belagua Eski Nordikoko Zentroa kudeatzen duenak, Izaba eta Otsagabiko Udalen lankidetzarekin eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren (NKJFI) eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren finantzaketarekin. Bestalde, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak bi bailaretako Naturaren Interpretazio Zentroen jarduerak sustatzen ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Otsagabia eta Izaban eskaiteko aukera ezin hobea ikasleentzat

Otsagabia eta Izaban eskaiteko aukera ezin hobea ikasleentzat