Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Oihua! Fantasiazko Zinema Sorkuntzak laugarren deialdia zabaldu du

Gidoien sorkuntza sustatu eta saritzeko helburuarekin, hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 30ean amaituko da

I. Altuna

Donostia

Larunbata, 8 azaroa 2025, 17:31

Comenta

Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia lortu du, baita oihartzuna ere nazioartean. Eta, fantasiaren generoak izan du horretan zerikusirik, loraldi eta eklosio garai bat ari baita bizitzen, non sortzaile berriak forma ematen ari diren oraingo eta biharko zinemari.

Testuinguru horretan sortu zen 2019an Oihua!, Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako ekimena, euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza sustatu eta saritzeko helburuarekin.

Horretarako, aurkeztutako proiektuen artean testu irabazlea gauzatu eta film labur bat ekoiztea eta zuzentzeko beharrezko laguntza eskaintzea proposatzen da, Larrotxene Bideo-ren tutoretzapean. Gauzatuko den film laburra, gainera, 2026ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean estreinatuko da.

Deialdia pertsona fisiko banakakoei soilik zuzentzen zaie. Hauek sortzaile berriak izan beharko dira, eta «sortzaile berritzat ulertzen da modu komertzial batean banatutako fikziozko ikus-entzunezko obrarik idatzi, zuzendu edo egin ez duen pertsona oro», zehazten dute antolatzaileek.

Euskaraz idatzitako gidoi originala izan beharko dira (ez dira itzulpenak onartuko). Aukeratutako hautagaiak erabakiko du bere gidoia zuzendu nahi duen ala ez, bere interesaren eta prestasunaren arabera. Hala ez bada, antolakuntzak bermatuko du gidoiaren zuzendaritza. Film laburraren filmaketa osoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan egin beharko da. Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko abenduaren 30ean amaituko da, 24:00etan.

Bere lehenengo edizioan proiektu irabazlea 'Zerua hautsi zen gaua' izan zen, María Fontán donostiarrarena, eta Paul Urkijo zinemagilea aritu zen mentore gisa; bigarren deialdian berriz, irabazlea Igor Salutregi izan zen, 'Azken partida' egitasmoarekin. Kasu honetan mentore lanetan Maider Oleaga zinemagilea izan zen. Eta azken deialdian Eneko Muruzabalen 'Planetagatik' proiektua burutzeko Igor Legarreta zuzendaria izan zen mentorea

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oihua! Fantasiazko Zinema Sorkuntzak laugarren deialdia zabaldu du

Oihua! Fantasiazko Zinema Sorkuntzak laugarren deialdia zabaldu du