29 obra izango dira ikusgai Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdian
Hiru sari berezi emango dira
I.A.
Donostia
Domingo, 22 de diciembre 2024, 19:14
Urtarrilaren 22tik 24ra bitartean egingo den Huhezinema Huhezinema – Euskal Film Laburren Jaialdiak hautatu ditu dagoeneko lehiaketan izango diren 29 lanak. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek urtero antolatzen duen jaialdiak 18. edizioa beteko du eta ekitaldiaren ezaugarri nagusietako bat «aniztasuna» izango dela nabarmendu dute.
Deialdira aurkeztutako lanen artean, lan-taldeak «arte sormen maila altua» egon dela goraipatu du, baina ezinbesteko aukeraketa egin, eta 29 obra izango dira ikusgai, aurreko edizioetan baino gutxiago: «Ikusleen onerako hartu dugun neurria izan da film kopurua murriztearena, proiekzioa luzeegia izan ez dadin». Edizio honetan, gainera, hiru sari berezi izango dira, egitaraua osatuko dutenak.
Antolatzaileek jaialdian euskararen eta emakumeen presentzia bermatuko dela adierazi dute, eta egile berriengan jarriko dute, batez ere fokua: «Hasi berriak diren egileen lanak proiektatuko dira, eta horretaz gain, ikusle izango diren euskal zinemaren jarraitzaileei formakuntza teknikoago bat emango diegu, esperientzia berri bat».
Aukeraketaren arabera, Sail Ofizialean lehiatuko duten filmak izango dira 'Komando Marmitako' (Uxue Botas eta Ane Nafarrate), 'Plazer Bat' (Sonia Estévez Fernández), 'Hor Konpon' (Jone Arriola), 'Utländsk' (Alba Lozano), '29 de febrero' (Diego Fandos), 'Gure oilarra kanpoan da' (Carlota Galilea), 'Planetagatik' (Eneko Muruzabal Elezcano) eta 'Bidean' (Imanol G. Gurrutxaga).
Ikasle sailean aldiz, ikusiko diren lanak dira 'Patrimonio' (Aitor Abio), 'Enarak' (Paula Moreno), 'Lotura Debekatuak' (Nahia Cisneros Gomez), 'Trabatutak' (Gorka Granado Terrones), 'Larramendi' (Dani Nespereira Rojo), 'Argi Ta Garbi' (Aner Olaizola eta Danel Ezpeleta), 'Pesadilla en Nueva York' (Yaiza González Gallego) eta 'Erlojuaren Orratzak' (Markel Azpeitia Alkorta).
Azkenik, hautatu diren bideoklipak dira Itxoiten / Lemak (Xabier Martin Madariaga), Esku burdin / J martina (Ximon Agirre), Negua / Txopet (Maitane Campos Fundazuri), Euripean / The Clayton (Asier Elgezua & Mikel Cubillo), Hor Gaude / Neomak (Asier Elgezua & Mikel Cubillo), Ametsen Batean / TOC (Ximon Agirre & Maria Muriedas), John Wine / Zaparra (Koldo Aguirre), Bi Miru Gu / TOC (Feat. Hofe) (Maria Muriedas & Ximon Agirre), Donde / Kai Nakai (Julen de la serna Martinez), Metxa / Kai Nakai & Akaleia (Iratxe Aguilera Barrio), AKHELAŔE / Zilibito X Malakias (Aner Olaizola Aramendi), Negua / Eider (Feat. Maren) (Andoni Clavo Etxaniz) eta Niña soñando / Verde Prato (Maria Muriedas).
- Temas
- Mondragon Unibertsitatea
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.