Borrar
Urgente Retenciones en la N-I a la altura de Andoain, sentido Donostia, por un coche accidentado

Seme-alaba nerabeak badatoz eta badoaz, Guadiana bezalakoak dira. Polizoiak edo espioiak bezala mugitzen dira etxetik, hanka puntetan eta bizkarra hormari itsatsita, edo desgogora bestela. Eserialdiren bat ere antolatzen dute pasilloan, wifi seinale indartsuago baten bila. Sartzen dira beren geletan, eta ordenagailuarekin kateatzen dira batek daki noiz arte. Buru keinu batez edo kurrinka eginez erantzuten dizute, baldin eta bizi-seinalerik ematen badute. Kasualitatez kalera ateratzen badira, ez dizute horren berri ematen. Zuk ez diezu instantzia bat egitea eskatzen, ez Fakturabai tankerakorik, badoazela esatea baizik. Baina hori ere gehiegi da, buruan bueltaka baitituzte txoriak eta pixelak, megabyteak eta unibertso birtualak.

Birtualtasun horrek guztiak ez die eragozten otorduetan mahaira jartzea. Hor bai hasten direla keinuka, baldin eta menua ez badute gogoko. Bukatu bezain laster, desagertu egiten dira berriz, buelta beren habietara, beren zeregin garrantzitsuetara. Unibertsoa gutxi zen, eta orain multibertsoan bizi gara. Alegia, bakoitza bere unibertso partikularrean. Gure galaxiek elkar ukitzen dute batzuetan, zulo beltzetan galtzen ez diren mezuak trukatzen ditugu bat-batean. Bai, ederragoak ziren txikitan, baina haztea da gure zoria. «Zaharra zaude, aita», esaten dizute tarteka. Eta onartu beharra dago hori ere. Ez da inolako meritua adinean aurrera egitea, denbora kontua baino ez; nerabezaroa sendatzen den ondoez bat den bezala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerabeak