Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
2020an % 300 hazi da ingurune natural publikoetan maskarak eta eskularruak uztea. Miguel Muñoz
Musukok naturan duten eragin kaltegarriaz abisua

Musukok naturan duten eragin kaltegarriaz abisua

Zero Isurketak eta Paisaia Garbia elkarteek egindako azterlan baten arabera 2020an % 300 hazi da ingurune natural publikoetan maskarak eta eskularruak uztea

j. a.

Donostia

Martes, 20 de abril 2021, 13:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pandemia garaian, kostata izan bada ere, kutsatzeak saihesteko osasun neurrietara 'ohitu' gara: distantziak mantendu, musukoa erabili, eskuak gel hidroalkoholikoarekin sarritan garbitu eta, zenbait kasutan, eskularruak erabili. Elkarrengandik urrunago egoteak ekarri dituen kalteak eta une arraroak maiz aipatu dira (ukondoarekin ala ukabilarekin agurtu, besteak beste), baina kontziente al gara beste hiruek naturan duten eraginaz?

Libera proiektuaren arabera ez, eta horregatik «musukoak kudeatzeko ardura handiagoa» eskatu die herritarrei. Gainera, egindako ikerketaren arabera hirutik bik «uste dute populazioa ez dela jabetzen maskara, gela hidroalkoholiko eta eskularruak bertan behera uzteak naturari nola eragiten dion».

Artikulu hauek babes-neurri erabakigarria eta eraginkorrak izanda ere, «oso bizitza erabilgarri txikia dute» eta askotan nora bota ez dakigunez «zikinkeria» dira. Are gehiago eguraldi onarekin naturarako irteerak areagotzen ari diren une honetan. Hori dela-eta, #NoAbandonesTusGuantesYMascarillas kanpainaren bidez proiektuak «erantzukizunerako deia» egin du naturan utzi ez ditzaten eta «leku egokian» bota ditzan jendeak.

Ildo horretan, Zero Isurketak eta Paisaia Garbia elkarteek egindako azterlan baten arabera «2020an % 300 hazi da ingurune natural publikoetan maskarak eta eskularruak» uztea.

Honen aurrean «sortzen ditugun hondakinekin arduratsu izaten jarraitzea» eskatu dute, dagozkien edukiontzietan baztertuz eta zabor gehiago sortzea saihestuz. Haien ustetan eragindako kaltea «bidegabekeria» da, baina «oraindik garaiz gaude hori baliogabetzeko, kontzientziazioaren eta herritarren parte-hartzearen bidez».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios