Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Euskal selekzioaren ordezkariak aste honetan egindako aurkezpenean.

Munduko pilotarien arteko lehia martxan

Gaur abiatu dira Barakaldo eta Bilbon jokatuko diren Euskal Pilotaren Nazioen Ligaren partidak

DV

Donostia

Domingo, 23 de noviembre 2025, 16:17

Comenta

Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, Argentina, Bolivia, Portugal, AEB, Txile eta Kubako pilotariak parte hartzen ari dira gaurtik Nazioen Ligaren edizio berri batean. Barakaldoko eta Bilboko frontoietan jokatuko dira partidak datorren larunbata are eta bertan, gizonezkoen mailan, paleta larruz, pala motzean, pilota egokituan, eskuz banaka eta binaka eta zesta-puntan buruz buru arituko dira pilotariak eta emakumezkoetan, aldiz, zesta-puntan banaka eta eskuz lau eta erdian eta binaka lehiatuko dira.

Lehen mailako kirol hitzordu honek hainbat herrialde eta modalitatetako pilotariak bilduko ditu Euskadin, euskal pilotaren nazioarteko erreferente bilakatuz. Denetara, 10 herrialde egongo dira lehian 6 jokamoldetan, eta Bizkaia, Esperantza eta Barakaldoko pilotalekuek hartuko dituzte txapelketako 107 partidak. Euskal Selekzioarentzat, gainera, kirol erronka handia da, eta aukera berri bat etxean ezker paretako eta 36 metroko espezialitateetan duen maila bikaina erakusteko.

Zesta-puntan, emakumezkoetan Elaia Gogenola eta Ihart Arakistain arituko dira. Gizonezkoetan berriz, Eñaut Urreisti eta Aritz Erkiaga. Pilota egokituan, berriz, hauek lehiatuko dira: Beñat Lizaso, German Elkoro, Sergio Rodriguez eta Aingeru Semperena.

Bestalde, eskuz jokatuko duten emakumezkoak Enara Gaminde, Naroa Agirre Madalen Etxegarai, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Alday izango dira. Gizonezkoak, Gaizka Carregal, Eñaut Lizeaga, Beñat Zubizarreta, Beñat Azketa, Unax Landa eta Aingeru Bernaola. Larruzko paletan, honako pilotariak arituko dira: Ander Landeta, Jagoba madaria- ga, Ibai Perez eta Iñaki Urrutia. Pala motzean hauek parte hartuko dute: Esteban Gaubeka, Ibon Garate, Imanol Ibañez eta Xabier Ibargaray.

Argentinan 2026

Aste honetan bertan, harrera egin zaie pilotaren Nazioen Ligako antolakuntzari eta partaideei Bizkaiko diputazioan. Bertan, Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Ibone Bengoetxearekin batera, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioa (FIPV) Xavier Cazaubon presidentea eta Pablo Lambardi idazkari nagusia buru zirela, bai eta Euskal Pilotaren Nazioen Ligaren edizio berrian parte hartuko duten 10 herrialdeetako ordezkaritzetako ordezkariak ere izan ziren.

Pozik agertu ziren Euskal erakundeak aurkezpen unean, Bizkaian nazioarteko proiekzioa, kirol-konpromisoa eta euskal pilotarekiko harrotasuna uztartzen dituen hitzordu bat hartzeagatik.

Txapelketa bereziki esanguratsua izango da, Argentinako Venado Tuerton jokatuko den 2026ko Munduko Pilota Txapelketarako sailkatze fasea izango baita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Munduko pilotarien arteko lehia martxan

Munduko pilotarien arteko lehia martxan