Borrar

Manolo Gil margolaria eta Jorge Oteiza, aurrez-aurrez Alzuzan

Bi artistak elkarrekin lanean aritu ziren garaiko lanak bildu ditu Oteiza Museoak

I. Altuna

Donostia

Domingo, 29 de junio 2025, 18:12

Jorge Oteiza eskultorea (1908–2003) eta Manolo Gil margolaria (1925–1957) elkarrekin aritu ziren 1955ean Tarragonako Unibertsitate Laboralaren proiektuan (1952–1957). Halaxe hasi zen bien arteko hartu-eman pertsonal estua, baita lankidetza artistiko eta intelektual emankorra ere, harik eta margolariaren bat-bateko heriotzarekin eten zen arte.

Harreman horrek eragin erabakigarria izan zuen bi artistengan, biak ere beren ibilbideko une erabakigarrian zeudenean. Oteiza buru-belarri ari zen bere Laborategi Esperimentalean —horrek markatu zuen abstrakzio geometrikorantz egin zuen urratsa—. Manolo Gilek, bestalde, sormen-intentsitate handiko aldia bizi zuen, bai bere burutapen teorikoetan, bai bere ikerketa plastikoetan, figuratiboak nagusiki ordura arte.

Orain, Oteiza Museoak bi artistak aurrez aurre jarriko ditu, beraien lanak biltzen dituen erakusketa batetan. 'Manolo Gil, 1956–57. Elkarrizketa Oteizarekin' izenburupean, obra-multzo zabal bat aurkezten dira. Alde batetik, Gilek eginiko 50 collage esperimental baino gehiago. Forma geometrikoetatik abiaturik, espazio-konposizioaren analisian sakontzen du; obra horiek egin zituenean, komunikazio bizia izan zuen Jorge Oteizarekin. Bestalde, eskulto oriotarraren zenbait pieza ere ikus daitezke —Fundazioaren bildumakoak—. Gainera, elementu dokumental ugari gaineratu dira proposamenaren testuingurua azaltzeko, baita Manolo Gilek idatzi eta «aitatxo Oteitzari» dedikaturiko Cambio (Aldaketa) poema bisualaren jatorrizko dokumentua ere.

Esposizioa 2026ko urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai Oteiza Museoan. Jon Echeverria Plazaola ikertzailea da komisarioa, Humanitateetan doktorea Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean. Era berean, Jose de la Mano Galeriarekin batera ekoitzia da, Eguesibarreko Udalarekin lankidetzan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Manolo Gil margolaria eta Jorge Oteiza, aurrez-aurrez Alzuzan

Manolo Gil margolaria eta Jorge Oteiza, aurrez-aurrez Alzuzan