Bizkaiko bertsolari txapelketan jokatutako aurreko saio bat. B.B.E.
Bizkaiko bertsolari txapelketa

Lehenengo finalaurrekoa jokatuko da asteburu honetan

Zeanuriko saioan sei bertsolarik hartuko dute parte igandean

DV

Donostia

Sábado, 25 de octubre 2025, 12:29

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak fase berria hasiko du asteburu honetan, finalaurrekoen lehenengo bueltan murgilduko baita. Guztira 18 bertsolari lehiatuko dira, 6 bertsolariz osatutako 3 saiotan. Lehenengoa igande honetan jokatuko da Zeanuriko Ibarreta frontoian, arratsaldeko 17:00 etatik aurrera. Irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Publicidad

Zeanuriko saioan parte hartuko duten bertsolariak izango dira Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Bittor Altube Sarrionandia, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri eta Oihana Bartra Arenas.

Saioan gai-jartzaile lanetan Beñat Vidal Gurrutxaga arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.

Hurrengo saioak

Finalaurrekoen bigarren saio datorren asteburuan jokatuko da, azaroaren 2an, Abadiñoko Probalekuan. Bertan artituko diren sei bertsolariak izango dira Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Enare Muniategi Etxabe, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor. Lehen bueltako hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da eta bertan jardungo dute Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariek.

Hemezortzi bertsolari hauetatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko dutenak.

Azken txapelketetan ez bezala, finala Casillan izango da aurten, abenduaren 20an.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad