Lehen astea bete du EuskarAbenturak
Lehen txandako jzioquitarrek Urruña utzi eta Lekarozen igaroko dute bigarren astea
DV
Asteazkena, 7 uztaila 2021, 17:49
Bost egun igaro dituzte EuskarAbentura espedizioko jzioquitarrek Urruñan eta gaur jaiki ostean Lekarozera mugitu dira euren abenturarekin aurrera jarraitzeko uztailaren 11 arte. Nafarroan dauden bitartean Legate, Bertiz eta Zugarramurdi bisitatuko dituzte.
Lehen kanpamentua uztailaren 2an Urruñan hasi zen eta espediziotik azaldu dutenez ia lehen egun osoa 'lur hartzen' igaro zuten. Hori bai, dibertsiorako tarteak ahaztu gabe. Bigarren egunean 13 kilometroko ibilaldia egin ostean Bidarteko Uhabiara heldu eta eguna hondartzan igaro zuten. Horixe baita ekimenaren asmoetako bat, euskarazko harremanak sortzea Euskal Herrian zehar eta euskal kulturaz blai egitea, lagunak egitea eta Euskal Herria ezagutzea. Horretarako begirale taldeak hainbat dinamika diseinatu dituzte. Eguna amaitzeko, bueltako bidea hartu eta beste 13 kilometro.
Hirugarren eguna lasaiagoa izan zen jzioquitarrentzat. Aipatutako dinamika horietako baten aterkipean, aniztasun funtzionala duten pertsonen lekuan jarri eta zenbait kirol egokitu probatu zituzten. Eguna osatzeko Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista aurkezlearen bisita jaso zuten bazkaldu aurretik. Amunarrizek euskarak munduan duen tokia zein den azalduz.
Aukera probestuz, Ipar Euskal Herriko jzioquitarrek Baxoa-rekin dituzten arazoak eta iparraldean euskaraz eskolarizatuak izateak dituen zailtasunak azaldu zizkieten beste jzioquitarrei.
Azken egunerako utzi zuen espedizioak etaparik gogorrena, Urruñako herriko etxean geldialdia egin ostean Larrun mendia igo zuten. Espedizioaren bigarren zatia bizitzeko Lekarozera bidaia autobusean egin dute, hori bai.
Osasun neurri guztiekin
Kanpamentua hasi baino bi egun lehenago parte-hartzaile guztiei PCR froga egin zitzaien eta antigeno testak egunean bertan Covid-19aren pandemiaren ondoriozko osasun segurtasun neurri bezala eta pertsona ororen segurtasuna bermatzeko.
Bihartik aurrera lehen txandaren bigarren fasea hasiko da uztailaren 11 arte. Ostean, uztailaren 16tik 25era bigarren txanda izango da Bidania-Goiatzen eta Aulestian.