Borrar
2023 Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen

Kantuan ariko diren sei bertsolarietatik, irabazleak eskuratuko du finalerako txartel zuzena

I. A.

Donostia

Ostirala, 10 azaroa 2023, 11:38

Comenta

Larunbat honetan jokatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa, Agoizko Kultur Etxean. 17:30ean hasiko da saioa eta irabazleak zuzenean eskuratuko du abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako txartela; gainontzekoek, finalaurreko guztiak bukatu arte itxaron beharko dute, puntuazioaren arabera sailkatzen diren ala ez jakiteko.

Agoitzen sei bertsolari ariko dira kantuan: Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil, Julen Zelaieta Iriarte eta Urko Gartzia Aleman. Maialen Belarra izango da gai-jartzailea; epaile lanetan, aldiz, bost laguneko taldea ariko da: Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

Sarrera gutxi batzuk besterik ez dira gelditzen salgai, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Momentuz, Saioa Alkaiza Guallar da sailkatu bakarra, pasa den larunbateko Altsasuko saioa irabazi eta gero, 506,5 punturekin. Haren atzetik gelditu dira Saats Karasatorre (470,5) Sarai Robles (468,5), Eneko Fernandez (465), Ekhiñe Zapiain (464) eta Patxi Castillo (445,5).

Heldu den larunbatean izango da hirugarren eta azken finalaurrekoa, Lesakan, eta hor argituko da abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian arituko diren finalisten zerrenda. Azkeneko txapelketan, 2021 jokatu zena, Saioa Alkaiza suertatu zen garaile. Harekin izan ziren kantuan finalean Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Ilarregi, Xabier Silveira, Xabat Ilarregi, Josu Sanjurjo eta Eneko Fernández.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen

Larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen