Borrar
Errenteriako Bordazar baserriko Iñaki Zapirain saria jasotzeko izendatuta dago. Arizmendi

Landa eremuko proiektuak sarituak

Ostiral honetan, martxoak 3, banatuko dira Landaolak antolatzek dituen sariak Berastegiko udaletxean eguerdiko 12:00etan

Igandea, 26 otsaila 2023, 19:19

Comenta

Aurten ere, Gipuzkoako landa garapen proiektuei errekonozimendua egin asmoz, Landaola Federazioak VI. Landaola Sariak antolatu ditu. Lau dira emango diren sariak: Erakunde Pribatuaren saria / Erakunde Publikoaren saria / Emakumeak Landa Eremuan saria / Urteetako ibilbideari saria. Landaola Federazioa osatzen duten Gipuzkoako sei landa garapen agentziek, beren hautagaiak aukeratu dituzte lehendabizi. Erakunde publikoei dagokionean, sei proiektu daude sarietarako hautatuak eta erakunde pribatuen kasuan bost:

Erakunde Pribatuaren izendatuak: Bordazar baserria. Familia-erreleboa; Ereindajan Bergara: Ikasbidaiko otarren proiektua eta Angiozarko; eskolako jangelaren antolaketa; Asier Lizarralde eta Ane Munin. Lizagasar Sagartokixa; ERBEL. Erle Beltz Hazleen Elkartea eta Ibarbi Errezil Sagarra Koop. Elkarte izatetik Kooperatiba izatera raman duen ibilbidea Erakunde Publikoaren izendatuak: Hondarribiko Udala; Zubillaga Hiltegia; Eibarko Udala; Zumarragako Udala; Amezketako Udala eta Zarauzko Udala.

Bestalde, Sariak emateko garaian, honako alderdiak kontuan hartu dituzte: proiektuak eredugarri izateko dituen baldintzak, proiektuak eragiten dion landa eremuko biztanlego eta sortutako lanpostu kopurua, duen zabaltzeko aukera eta izan duen oihartzuna, edota eskualdeko landa garapen elkartearekin izandako lankidetza.

Urteetako ibilbideari saria eta Emakumeak Landa Eremuan saria egunean bertan adieraziko dira. Sari-banaketa datorren ostiralean, martxoaren 3an, egingo da Berastegin. 'Be! Ardi Kultura' asteburuaren baitan, eguerdiko 12:00etan hasita.

Elkarla goraipatuz

Landaola, Gipuzkoako landa eremuaren garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau, Gipuzkoako sei Landa Garapen Elkartek osatzen dute: Behemendik, Deba-Garaiak, Debemenek, Goimenek, Tolomendik eta Urkomek.

Landa ingurunearen iraunkortasuna bermatu eta sustatu asmoz, azken hamarkadetan tokian tokiko Landa Garapen elkarteak gaur egungo behar eta baldintzetara egokitzen joan izan dira. Euskal Autonomia Erkidego mailan, lurraldeka, federazioetan antolatuta egiten da elkarlana eta Gipuzkoako lurraldean Landaola Federazioaren bidez, Landagune Mahaiak elkartzen ditu erakunde desberdinak. Aipatutako tokiko sei Landa Garapen Elkarteekin batera, mahai horretan parte hartzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Landa Garapen ordezkariek.

Elkarrekin landa-ingurune bizi eta lehen sektore moderno baten alde lanean dihardute. Erronka handiko lana, ezbairik gabe. Landaolan badakitegaur ereindako haziak biharko fruituak ematen dituela.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Landa eremuko proiektuak sarituak

Landa eremuko proiektuak sarituak