Kultura eskolak Gipuzkoako ikastetxeetako jarduera artistiko-kulturalak diruz lagunduko ditu

508.477,50 euroko aurrekontua bideratuko da aurtengo deialdira eta laguntza eskaerak aurkezteko epea irailaren 24an amaituko da

I.A.

Donostia

Jueves, 12 de septiembre 2024, 19:16

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Kultura Eskola programak ikasleei kulturarako sarbide unibertsala bermatzea, artearekiko sentsibilizazioa piztu eta artea balioesten ikastea du helburu. Kultura departamentutik jakinarazi dutenez, aurten 508.477,50 euroko aurrekontua bideratuko da deialdira aurtego ikasturteko programara, eta laguntza eskaerak aurkezteko epea irailaren 24an amaituko da. Eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.

Publicidad

Goizane Alvarez Irijoa Kultura diputatuak azpimarratu duenez, «gazteak kulturarekin eta artearekin lotzea ezinbestekoa da, baldin eta balioetan oinarritutako gizarte kritikoa lortu nahi badugu». . Gainera, sektorean enplegua sortzeko aukera bat da». Honela, Kultura Eskola programak kalitatezko jarduera artistiko eta kulturalak sartzen ditu eskola jardunaldian, ikasleek adierazpen kultural eta artistiko ezberdinen ulermen zabalagoa garatzea lortu dezaten, bizipen horiek hezkuntza helburuetan txertatzeko. Ekimenak honek publiko berriak sortzea ere bilatzen du, esperientziak lurraldeko udalerri guztietan udalek eta elkarteek programatzen dituzten kultur proposamenetan parte hartzera bultza dezan.

2023-2024 ikasturtean 83 ikastetxek parte hartu zuten programa honetan, 41 publikok eta 42 pribatuk. Eskolek eta kultur eragileek oso positiboki ebaluatu zuten programa. 782 saio edo ikuskizun egin ziren eta, horretarako, 339 kontratu sinatu ziren. Horietatik 92 antzerkikoak izan ziren, 72 musikakoak, 68 ikusizko arteetakoak, 40 dantzakoak, 27 ondarekoak, 26 literaturakoak eta 14 ikus-entzunezkoetakoak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad