Borrar
Ostegun honetan Kursaalean egin den jardunaldian parte hartu duten ordezkariak. Gertu Kultura

Kultura, denon eskubidea

Kultura programatzaileak eta gizarte erakundeak biltzen dituen Gertu Kultura sareak aniztasuna aldarrikatu du Donostian ospatu duen jardunaldian

I. Altuna

Donostia

Osteguna, 13 azaroa 2025, 16:53

Comenta

Gertu Kultura Gipuzkoako kultura sektorea eta sektore soziala modu egonkorrean lotzen dituen sareak bigarren urteurrena ospatu du eta urteko jardunaldien hirugarren edizioa egin du ostegun honetan, Donostian. Irabazi asmorik gabeko proiektu honek etengabeko bitartekaritza, prestakuntza eta sentsibilizazio lana egiten du, pertsona guztiek, batez ere pertsona zaurgarrienek, kulturara iristeko eta kulturan parte hartzeko duten eskubidea bermatzen laguntzeko.

Marko horretan egin da ostegun honetako jardunaldia, 'Gorputzak eszenara. Sormen prozesuak eskubide kulturaletatik abiatuta' izenburuarekin, non sorkuntza eskubide kulturalen zati gisa aztertu eta aldarrikatu den, eta hainbat programa inklusibo ezagutzeko aukera egon den. Gainera, kultura eta gizarte alorreko hainbat agenteren testigantzaren bidez, irisgarritasun eta bitartekaritza kulturalak bazterketa sozialari aurre egiteko tresna gisa duen garrantzia azpimarratu da. «Begirada aldaketa» baterako deia ere egin da, eta, aldi berean, kulturak gizarte eraldaketa inklusibo baterako eskaintzen dituen aukeren aniztasuna aldarrikatu da.

Gertu Kulturak kulturaren eta pertsonen arteko zubi lanean duen garrantzia handitzen joan da azken hilabeteetan. Honela, 2025ean, 5.900 pertsona baino gehiagok parte hartu du sareak bultzatutako 514 kultura esperientziatan, iazko datuak ia bikoiztuz. Aurrerapen hori 36 kultura programatzaieleren konpromisoari eta 197 gizarte erakunderen lankidetzari esker eman ahal izan da.

Gertu Kultura Gipuzkoa Apropa Cultura sarearen parte da, kulturak pertsonak duintzen dituela eta denen eskura egon behar dela, inolako bazterketarik gabe aldarrikatzen duen sarea. Bartzelonako Auditorioan hasi zen gizarte erantzukizuneko programa hau, eta azken 19 urtetan Katalunian egin duen ibilbidearen ondoren, erreferentziazko sare inklusiboa da gaur egun. 270 kultura programatzaile baino gehiago, 1.800 gizarte erakunde baino gehiago eta 95 udalerri baino gehiagok osatzen dutelarik Apropa Cultura.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuaren eta Zainketa eta Gizarte Politiketako departamentuaren zein La Caixa Fundazioaren babesa du Gertu Kultura sareak, eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoa sailaren laguntza. Baita hainbat kolaboratzaile ere: Orona, Irizar eta Danobat, hala nola.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultura, denon eskubidea

Kultura, denon eskubidea