Borrar
Kimika fakultatea. EHU

Kimika ardatz nagusi izango duen hitzaldi zikloa

Asteartean izango da lehenengoa eta Jose Ángel Martín-Gago, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko zuzendariarek 'hutsa' izango du hizpide

DV

Larunbata, 15 azaroa 2025, 18:06

Comenta

Bederatzigarren urtez jarraian, Materialen Fisika Zentroak (mistoa CSIC eta EHU) 'Qué sabemos de...' zikloa antolatu du. Edizio hau EHUren Donostiako Kimika Fakultatearekin batera diseinatu da, Donostia Kulturarekin lankidetzan, fakultatearen 50. urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez. Hortaz, hitzaldi guztien ardatz nagusia kimika izango da, arlo horretako zientziarik puntakoena ez ezik, zientzia hori egiten duten pertsonak ere bertatik bertara ezagutzeko.

Hitzordua asteartero izango da, azaroaren 18tik aurrera, Ernest Lluch kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera irekia edukiera bete arte.

Zergatik ezereza ezagutzeak dena aldatzen du?, metalen kimika ezkutuak, polimeroen adimena, etorkizun jasangarri baterako kimikak eta belaunaldi berriko botiken errepasoak osatzen dituzte saio hauetan jorratuko diren gaiak. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) sustatutako dibulgazio-hitzaldi sorta bitxi hau gizakiaren berezko jakin-minean oinarrituta dago, eta zientziaren eta haren dibulgazioaren arloko profesionalak ditu.

Luxuzko hasiera

Astearte, honetan, azaroak 18an, emango zaio hasiera zikloari, Jose Ángel Martín-Gago, Madrilgo Materialen Zientzia Institutuko zuzendariarekin. 'Hutsa: gure bizimodua aldatu duen entelekia filosofikoa' izenburua daraman solasaldia eskainiko du.

EHUko iturriek nabarmendu dutenez, «hutsa da giza ezagutzaren istoriorik zirraragarrienetako bat. 'Ezer ez' kontzeptua paradoxa filosofiko gisa hasi zen, eta eboluzionatzen joan zen, gaur egun gure bizimodua eraldatu duen tresna bihurtu arte. Hutsa ez da hutsune bat. Agertoki horretan eusten diete atomoek eta unibertsoari, eta, aldi berean, funtsezkoa da anbizio handieneko proiektu zientifikoetarako eta gure eguneroko teknologiarako. Hitzaldi honetan bere bilakaeran barrena bidaiatuko dugu, hutsuneak txikienak (mundu kuantikoa) eta handienak (kosmosa) esploratzea nola ahalbidetzen digun ulertzeko, eta zergatik ezerezak dena aldatzen duen jakiteko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kimika ardatz nagusi izango duen hitzaldi zikloa

Kimika ardatz nagusi izango duen hitzaldi zikloa