Borrar
Nafarroako parlamentua. EITB
'Juego de Pactos' saio berezia ekainaren 21ean ETB2n

'Juego de Pactos' saio berezia ekainaren 21ean ETB2n

Nafarroako gobernagarritasuna aztertuko du ETB2k ekoitzitako erreportaiak ekainaren 21ean, 22:15etan

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 20 de junio 2019, 18:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostiral honetan ETB2k eskainiko duen 'Juego de pactos' erreportaiak hainbat protagonisten testigantzak bilduko ditu: Bakartxo Ruiz, EH Bilduko hautagaia; Unai Hualde, Geroa Bai alderdiko bozeramaile eta Nafarroako Parlamentuko presidente izendatu berria, eta Ainhoa Aznarez, Ahal Dugu Podemos alderdiko legebiltzarkidea. Horrez gain, Nafarroako bi hedabide garrantzitsuenetako ordezkariekin izango dira: Joseba Santamaria, Diario de Noticiaseko zuzendaria, eta Jose Murugarren, Diario de Navarrako erredakzio burua. Halaber, gertatzen ari denaren ikuspegi soziopolitikoa eskainiko dute Patxi Zabaletak, Pello Salaburuk eta Begoña Erraztik.

Maiatzaren 26ko foru hauteskundeek ez dute Nafarroako etorkizun politikoa argitu. Bi bloke daude aurrez aurre: eskuinekoa eta aldaketaren aldekoa. Erdian, Maria Chivite hautagai sozialista dago. Taula politiko konplexu honetan jokatzeko, estrategiak erabakigarriak izango dira. Nafarroako gobernagarritasuna lortzeko lehen mugimenduek, hala ere, aktoreak aldendu egin ditu. PSN alderdiak EH Bilduri ateak itxi dizkio eta bitartean, denbora aurrera doa: abuztuaren 26a da Nafarroan gobernua osatzeko azken eguna.

Nafarroako gobernagarritasunaren partida honetan Madriletik parte hartu nahi dutenak ere asko dira, eta historia politikoa errepikatzen dela dirudi. Gobernua eratzeko 2007. urtean izandako negoziazioen antza hartu du gaur egungo egoerak. Orduko PSNk, NaBai eta Ezker Batuaren babesa zeukan, baina PSOEko zenbait burukidek Fernando Puras hautagai nafarrari gobernua lortzeko lanak bertan behera uzteko eskatu zioten. Purasek onartu eta botereari uko egin zionean, UPNren gobernua ahalbidetu zuen, eta gertakari horrek bere ibilbide politikoarekin amaitu zuen.

UPN gobernuan izan zen urteetan hainbat ustelkeria kasu azaleratu ziren (Caja Navarrako dietak eta CaixaBanken erosketa). Ondorioz botere aldaketa etorri zen 2015ean, Uxue Barkos buru zuen koalizio gobernuaren eskutik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios