Borrar
Eider Mendoza eta Juan Joxe Agirre fraide beneditarra, Lazkaon egindako topaketan. GFA

Juan Joxe Agirre artxibozain beneditarrak merezitako omenaldia jasoko du udazkenean

Euskal historia garaikidea ezagutzeko ezinbesteko funtsa garatu eta zaindu du mende erdiz Lazkaoko Beneditarren Artxiboaren sortzaileak

I. Altuna

Donostia

Asteazkena, 17 uztaila 2024, 13:34

Comenta

1970. urtean Lazkaoko Beneditarren monasterioko bibliotekaren ardura hartu zuen Juan Joxe Agirre Begiristain beneditar goierritarrak (Alegia, 1930) eta Montserrateko abadian jasotako Bibliotekonomia ikasketei jarraituz, garai hartan gainerako liburutegi eta artxiboetan gordetzen ez ziren funtsak biltzeari ekin zion; formatuaren aldetik bereziak zirenak –panfletoak, kartelak, pegatinak, etab.– eta erbestean nahiz klandestinitatean ateratzen zirenak, alegia.

Mende erdi honetan euskal historia garaikidea ezagutzeko ezinbestekoa den artxibo eta dokumentu funtsa garatu eta zaindu du fraide alegiarrak Lazkaoko Beneditarren monasterioan, azken hamarkadetako euskal ondare dokumentalaren zati handi bat desagertzetik salbatuz eta ikertzaileen esku jarriz. Gaur egun, besteak beste, 80.000 kartel, 35.000 pegatina, 8.000 aldizkari, 150etik gora bilduma dokumental eta dohaintzan jasotako 70 artxibo dauzka gordeta, Gipuzkoaren eta Euskadiren garapen historiko garaikidea aztertu eta ezagutzeko ezinbestekoak direnak.

Egindako lana errekonozitzeko, Aldundiak Agirre omenduko du datorren udazkenean, Euskal Herriko «memoria historikoaren eta hurbileko memoriaren alde egindako lan nekaezin eta aitzindariagatik», Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, gaur jakinarazi duenez. Aitoratza ekitaldia Giza Euskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendaritzak, Lazkaoko Udalarekin eta Lazkaoko Beneditarren komunitatearekin elkarlanean antolatuko du eta herrian bertan egingo dute.

Mendozaren esanetan, oraindik «diktadura ilunean egonik ere», euskal kulturari eta politikari lotutako materialak biltzen hasteko «bisioa eta ausardia» izan zuen Agirrek. «Eta hori gutxi balitz, bestelako mehatxuak sentitu eta jaso izan baditu ere, lanketa horri eutsi eta bere jakintza eta bizitza osoa eman dio ahalegin horri, gure herriaren historia eta gure herriaren bilakaeran azken hamarkadetan jazotako guztia ezagutzeko ezinbesteko funtsa sortuz», gogoratu du.

Errekonozitutako lana

Agirrek sortutako funtsa Lazkaoko Beneditarren Fundazioak kudeatzen du 2011tik, monasterioaren ondoan eraikitako artxiboan. Hain zuzen ere, artxibozain beneditarrak egindako lanari jarraipena eta babesa emateko sortu zuten fundazioa Beneditarren komunitateak, Lazkaoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Udazkenean jasoko duen aitortza ez da lehenengoa izango Juan Joxe Agirrerentzat. 1995ean Sabino Arana Saria jaso zuen. Ondoren etorri ziren Durangoko Liburu eta Disko Azokako Argizaiola Saria (1998), Euskal Pen Klubaren ohorezko luma (2007), Alegiko seme kuttun izendapena, Tolosako Galtzaundi Saria (2009) edota Manuel Irujo Saria (2009), besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Juan Joxe Agirre artxibozain beneditarrak merezitako omenaldia jasoko du udazkenean

Juan Joxe Agirre artxibozain beneditarrak merezitako omenaldia jasoko du udazkenean