Feria egun handia beti bezala ekintza eta ikuskizun pilarekin etorriko da. Oliden
Arrasate

Jostailu truke eta gabonetako artisautza azokak Santamas jaiei hasiera emateko

Galartza auzoko Zaloña Aurrean hazitako 220 kilodun Bibi txerrama gaztea da aurtengo izarra

Kepa Oliden

Arrasate

Jueves, 7 de diciembre 2023, 17:36

Txatxilipudik Biteri plazan antolatzen duen jostailu truke azokak eta Eskuarteanek Seber Altuben egingo duen gabonetako artisautzarenak irekiko dute Santamas jaien egitaraua datorren larunbatean. Goizean (11:00-12:00) Pandero tailerra emango da Kulturolan herritar guztiei zabalik. Izenematea arrasatetrikitixaeskola@gmail.com helbidean.

Publicidad

Eguerdiko 12:00etan Kondekuan, Gipuzkoako Artzain Txakur Elkartearekin lankidetzan eta Jose Ramon Garcia artzainak gidatuta, artzai txakur erakustaldia izango da ikusgai. Jarraian 13:00etan Herriko Plazan, Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeen eskutik umeen dantza erakustaldia egonda, eta, ostean, Olentzeroren gutun banaketa Basajaunekin. Euria bada, Kulturolako aterpean egingo da.

Larunbateko egitaraua borobiltzeko Besaide Mendi Elkarteak 'Udalatx. Ura eta atxa' dokumentala aurkeztuko du estreineko aldiz Amaia antzokian; iluntzeko 18:00etan eta 19:00etan gaztelerazko azpitituluekin.

Domekan 'Eko Makilajea' tailerra emango du Ekoudalatxek 11:00etan Seber Altube plazako karpan. Izen ematea. 688859228 telefono zenbakian Whatsapp bidez.

Ordu berean haurren Santamas krossa abiatuko da herriko kaleetatik, eta 12:30ean kuadrilen arteko Santamas krossari hasira emango zaio. Eguerdiko13:00etan Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoaren eskutik 'Ametsak Betetzen' kontzertua izango da Uarkape pilotalekuan.

220 kilodun Bibi

Osteguna 21ean, Santama Bezpera, Herrixa Dantzan taldearen eskutik dantza ikuskizuna egongo da 18:00etan Biterin. Arratsaldeko 18:30ean etxafleroen jaurtiketaren, ondoren Erraldoi eta Kilikien konpartsaren kalejira abiatuko da 18:30ean Biteri plazatik. 19:00etan, Herriko Plazan, 220 kilodun Bibi txerrama gaztea aurkeztuko dute. Hau ere Galartza auzoko Zaloña Aurrekoa baserrian hazia. Ordu berean Portaloi elkarteak kantu gira irekiari ekingo dio Portaloitik.

Publicidad

Amaia antzokian AEDk antolatuta bertso saioa izango da 19:30ean hasita. Bertsolariak. Ane Zuazubiskar, Aitor Mendiluze, Miren Artetxe eta Oihana Bartra izango dira, eta jai-jartzen Olatz Zuazubiskar eta Maria Oses arituko dira. Herriko Plazan zezen suzkoa aterako da 22:00etan, eta ordu berean Arene 6 eta Larru Beltzak taldeek kontzertua emango dute gaztetxean

Santamas feria egun handia, egubakoitza 22an, etxafleroen jaurtiketa eta txistularien dianarekin hasiko da 09:00etan. Bibi txerrama ere bertan izango da 10:00etatik aurrera, gainerako ohiko hitzorduekin batera: Jose Mª Arizmendiarrieta plazan, ganadu feria; Seber Altube Plazan, fruta, barazki eta herriko saltokien azoka; Biteri plazan Euskal Herriko produktu gastronomikoen salmenta; Herriko plazan, taloen salmenta, eta Jokin Zaitegi plazan eta Biteri Etorbidean, artisau langintzen jarduera feria.

Publicidad

Horrekin batera artile mozketa erakustaldia egingo du Mikel Velasco artzainak 11:00etan hasita Jose Mª Arizmendiarrieta plazan. San Frantzisko elizan Belenen erakustaldia irekiko da 11:00etan eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.

Goizeko 11:00etan Txalbokako kideak (Ttakun txalaparta elkartea eta herriko albokalariak) kalejiran abiatuko dira Portaloitik. 11:30ean Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeak aterako dira, Arrasateko trikitilariak, Udalaxpe txistulari taldea eta Arrasateko gaiteroak lagunduta. Hauetaz gain Iturengo Joaldunak eta Incansables txaranga ibiliko dira kaleak girotzen, eta Arrasateko trikitilariek saioa emango dute 11:30ean Herriko Plazan.

Publicidad

Zaldi perratze erakustaldia

Zaldi perratze erakustaldia izango da Jose Mª Arizmendiarrieta plazan 12:00etan, eta 12:10ean Herriko plazan, Lore Gazteak dantza taldearen saioa. Herriko kirolen hitzordua ohi bezala Zaldibar frontoian izango da 12:30ean. Euskal pentathloi desafioa bi bikote mixtoren artean ikusiko da. Parte hartzaileak Karmele Gisasola eta Xabier Zaldua vs Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi dira, eta harrijasotzen, aizkoran, txingan, korrika eta giza proban arituko dira. Arrostaitz dantza taldeak saioa egingo du 12:50ean Herriko Plazan, eta 13:30ean Txalbokakoak arituko dira. Azkenik 13:45ean Txerri Dantza herrikoia dantzatuko da. Arratsaldeko 17:30ean Uarkape pilotalekuan eskuz binakako txapelketako pilota partidak jokatuko dira: Ezkurdia-Tolosa Artola-Imazen aurka. Sarrerak aurrez salgai daude (20 euro) Monte eta Buenuena tabernetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad