Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi du Aldundiaren 2026ko egutegiko lehiaketa
Edizio honek marka hautsi du parte-hartzeari dagokionez, 1.073 argazki aurkeztu baitira
I. Altuna
Donostia
Ostirala, 7 azaroa 2025, 16:44
Gipuzkoako Foru Aldundiko 2026ko egutegiak baditu 12 hilabeteak irudizkatuko dituzten irudiak. Badira 9 urte argazki lehiketa antolatzen dela irudi hauek antolatzeko, eta aurten inoiz baino parte-hartze handiagoa izan da.
Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideek osatutako epaimahaiak 17 argazki finalistak aukeratu ditu kalitate teknikoagatik, narrazio indarragatik eta Gipuzkoako berezko balioak eta bizimoduak islatzeko gaitasunagatik. Horietatik 13hautatu dira, eta 2026ko egutegiko azaleko eta hamabi hilabeteetako protagonistak izango dira.
Jaso diren 1.073 argazkietatik, Joserra Txinxurreta oñatiarraren lana izan da hautatua azalerako. Artaldearen aurrean artzain bat eta bere txakurra irudikatzen ditu argazkiak, ingurumenaren zaintzaren kulturari, ondo egindako lanari eta komunitate-bizitzari egindako omenaldi gisa. Hain zuzen edizio honetako goiburua Ekin. Zaindu. Bizi. lema izan da.
Hautatutako beste argazkien egileak izan dira Miguel Cavero (urtarrila), Alberto Loyo, (otsaila), Josu Vegas (martxoa), Marijose Cueli (apirila), Zubizarreta (maiatza), Antonio Murillo (ekaina), Jose Antonio Valor (uztaila), Ane Jalón (abuztua), Jaione Uzkiano (iraila), Gerardo Garcia (urria), Juan Carlos Gil (azaroa) eta Oliver Perez (abendua).
Aldundiko iturriek adierazi dutenez, «multzoak lurraldeari begirada zabala eskaintzen dio, kostaldeko eta barnealdeko eszenekin, ogibide tradizionalekin, artisau lanbideekin, paisaia naturalekin, kirol praktikekin eta kultur ekitaldiekin, guztiak ere Gipuzkoaren espirituaren isla».
Irune Berasaluze foru bozeramailearen hitzetan, «egutegi hau irudi bilduma bat baino askoz gehiago da: Gipuzkoari buruzko kontakizun partekatu bat da, bertako jendeak egina. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona guztiei, eta zorionak eman nahi dizkiegu hautatutako egileei ».