Borrar
Jone Uria, Santzurtziko finalaurrekoan.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Jone Uriak finalerako txartela lortu du

Santurtzin jokatu den bigarren finalaurrekoa irabazi eta finalera sailkatu da. Azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da, azaroaren 25ean

DV

Donostia

Igandea, 19 azaroa 2023, 18:30

Comenta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak badu bigarren sailkatua abenduaren 16an Miribillan izango den finalaleko. Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu den bigarren finalaurrekoa Jone Uriak irabazi du, eta, irabaztearekin batera, algortarra finalera sailkatu da. Bertan aritu dira lehian Aitor Bizkarra Ruiz, Bittor Altube Sarrionandia, Mikel Goiriena, Larrazabal, Txaber Altube Sarrionandia, Unai Mendiburu Valor eta Jone Uria Albizuri bera. Santurtziko Serantes kultur aretoan giroa bero egon da, 500 entzule baino gehiagorekin, guztiak sei bertsolariei adi,

Lan puntuagarriak amaitu ostean, Jone Uria Albizurik bildu ditu puntu gehien, 631. Beraz, abenduaren 16rako txartela eskuratu du. Haren atzetik honela geratu dira puntuazioak: Xaber Altube Sarrionandia (576), Aitor Bizkarra Ruiz (574,5), Unai Mendiburu Valor (565), Mikel Goiriena Larrazabal (557) eta Bittor Altube Sarrionandia (498,5).

Beste finalaurrekoak

Xabat Galletebeitia lekeitiarrak lortu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako lehen txartela, 616,5 puntu bildu ondoren Berrizen jokatu zen lehen finalaurrekoan. Haren atzetik sailkatu ziren Gorka Pagonabarraga (604 puntu), Aitor Etxebarriazarraga (585,5), Eneko Abasolo 'Abarkas' (550,5), Koldo Gezuraga (549,5) eta Iruri Altzerreka (548,5).

Hirugarren eta azken finalaurrekoa Lemoan jokatuko da, azaroaren 25ean. Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Ibai Amillategi, Oihana Bartra, Josune Aramendi eta Aissa Intxausti arituko dira bertan azken txartelak lortu nahian.

Saio hau amaitzearekin bat, finalera sailkatutakoen zerrenda ezagutuko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jone Uriak finalerako txartela lortu du

Jone Uriak finalerako txartela lortu du