Las diez noticias clave de la jornada
Ataunen elkartu ziren euskal mitologiaren pertsonaiak eta herriatarrak.
Ataun

Jentilen etorrera mitikoa

Euskal mitologian oinarritutako ospakizun eta ikuskizun berezia ikusi ahal izan da Ataunen asteburu honetan

Domingo, 26 de octubre 2025, 16:01

Jentilak, sorginak, samartin txiki, Basajauna, Torto, Mikelats, Alarabi, Otsoko, zezengorriak, lamiak,... Ataun herrian izan dira aurten ere. Jentilen etorrera ospakizun eta ikuskizun berezia izan da beste behin bertan eta euskal mitologiaren pertsonai garrantzitsuek parte hartu dute.

Publicidad

Ataungo 50 bat herritar-aktorek hartu dute parte ikuskizunean eta bataz beste, 150 bat lagun aritu dira desfile eta antolaketa lanetan. «40 urte baino gehiago daramatzagu errepresentazio hau egiten eta guztira 30en bat kontu zahar edo legenda antzeztu ditugu jadanik. Pasarteen errepresentazioa aberatsagoa izan dadin ikuskizuna, abestiz eta dantzez hornitzen da. Bertsoak eta koplak ere presente daude», diote Jentilbaratza kultur elkarteko kideek.

Euskal Herriko sinesmen, kontu zahar eta legendak daude oinarrian: Mitoak. Haur garaitik herrian entzun, sinestarazi eta amestutako kontu zaharrak dira gehienak. Gure aitona-amonek eta gurasoek azaltzen zizkiguten istorio eta ipuin harrigarriak, gaur egun inor gutxik ezagutzen dituztenak. Mundu magiko hura desagertzear dago eta gure helburua mundu miresgarri hori jaso, gorde, zaindu eta ondorengoei zabaltzea izan da 1981az geroztik.

Ikerketa sakona

Horrela, «Euskal Kulturaren patriarka eta euskal etnologo ospetsuena izan zen Joxemiel de Barandarainek bildu eta jaso zizkigun istorio, ipuin eta legenda, urtez urte azaltzen eta ikuslea-rengana gerturatu eta iritsarazten ahalegintzen gara, diote antolatzaileek.

Ataundarrek gogratzend ute «1981ean sortu zen Jentileen etorrera, euskal mitologia suspertu eta zabaldu nahian. Orduz geroztik, gure herrian, Ataunen, leku seinalatua hartu duen ikuskizuna da».

«Bi zibilizazio, bi mundu, bizitza ulertzeko bi filosofia jartzen ditugu aurrez-aurre, elkarren arteko harremanak, ezin konponduak, ohitura aldaketak, sinesmen desberdinak, ...» diote. «Bi mundu zeharo desberdin agertzen dira gure begietara: alde batetik, jentilak eta sorginal ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan, beraien sinismen eta ohiturekin. Bestetik berriz, kristauak, beheko errekondo eta zelai-haranetan, sinismen eta fede berriarekin».

Publicidad

«Jentilen etorrera Ikuskizuna erabat euskaraz egiten da. Antzerkiko pasarte askotan, galtzear dauden hitz eta esaera zahar ugari erabiltzen dugu, galtzear dauden esamolde eta esaera zaharrei eutsiz», azpimarratzen dute ataundarrek. «Euskal mitologia zabaltzea eta ezaguraztea da Jentilen etorrera. Gure aztarna, ohitura eta sinesmen zaharrei eutsi eta zabaltzeko ekimena.

Jentilbaratza kultur elkarteakoek garbi dute «gugan irauten duen bitartean inoiz hilko ez den mundu harrigarria. Bi zibilizazio. Lehena eta oraina Bi mundu, beste mundu handi batean: Mitologian».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad