Borrar
Eider Rodriguez eta Gorka Urbizu izango dira jardunaldietan arituko diren bi hizlari.
Itxaro Borda, Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu, Oraina Kontakizun jardunaldietan

Itxaro Borda, Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu, Oraina Kontakizun jardunaldietan

Hirugarren edizioa urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra egingo da Bilbon

DV

Donostia

Jueves, 26 de diciembre 2024, 19:20

Itxaro Borda, Xabier Aierdi, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu izango dira Oraina Kontakizun jardunaldien hirugarren edizioan parte hartuko duten hizlariak. Bertan, gogoeta egin eta eztabaidatuko dute antolatu diren lau saiotan. Bilbon urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra egingo da ekimena, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak antolatuta.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna, gorputza, hitza eta (in)koherentziak».

Hizlariak hainbat gidarirekin jardungo dira solasean. Horrela, urtarrilaren 28an, Itxaro Borda eta Xabier Aierdi ariko dira Kafe Antzokian, 'Hemengotasuna/Hangotasuna' izenburupean.

Otsailaren 11n, aldiz, Edurne Azkarate eta Leire Vargas BIRA kulturgunean bilduko dira, 'Gorputza' izenburupean, eta otsailaren 25ean, Eider Rodriguez eta Amets Aranguren izango dira Kafe Antzokian, 'Hitza' saioan. Bukatzeko, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu BIRAn izango dira matxoaren 11n, '(In)Koherentziak' saioan.

Oraina Kontakizun jardunaldietan parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz orainakontakizun@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Lau saioetarako matrikularen prezioa 30 eurokoa da (20 euro langabe eta ikasleentzat). Antolatzaileek azaldu dutenez, izena ematean adieraziko dira ordaintzeko moduak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itxaro Borda, Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Gorka Urbizu, Oraina Kontakizun jardunaldietan