Ipuin kontaketak Anduetza Parketxean eta Barandiaran Museoan

Jentilbaratza Kultur Elkarteko Maitane Aizpurua 'Marimunduko'-ren eskutik Euskal Herriko mito eta ipuin zaharrak entzun ahalko dira

DV

Miércoles, 17 de septiembre 2025, 08:14

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.

Publicidad

Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.

Aurten bi ipuin kontaketa egongo dira. Lehenengo eguna irailaren 20a izango da (larunbata) Zegamako Anduetza Parketxean eta bi txanda egongo dira, 11:00etan eta 12:30ean. Bigarren aukera, hurrengo egunean, irailaren 21ean izango da Ataungo Barandiaran Museoan, igande goizean beste bi saio eskainiz, 10:30ean eta 12:00etan. Euskal mitologiazko hainbat elezahar, mito, kondaira zein ipuin kontatuko dira. Kontalaria «Marimunduko» izango da, Maitane Aizpurua ataundarra eta Jentilbaratza Kultur Elkarteko kide, baina, ez da bakarrik etorriko… Aukera paregabea da, Jose Migel Barandiaranek jasotako kondaira mitologikoak ezagutu eta giro goxo eta magiko batean momentu ezin hobea familian igarotzeko. Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa izango da karteletan agertzen diren QR kodeak eskaneatuz, edota, Gipuzkoanatura.eus webgunearen bitartez. Prezioa 6€-koa izango da pertsona bakoitzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad