Borrar
Aurreko edizioko galan parte hartu zuten bi akordeoilari. Hauspoz

Inoiz baino konpositore gehiagok hartu dute parte Francisco Escudero akordeoi lehiaketan

Igandean Zarauzko Modelo aretoan egingo den galan ezagutuko dira irabazleak eta aurreko edizioko lan sarituak estreinatuko dira

I. A.

Donostia

Asteazkena, 15 urria 2025, 18:46

Comenta

Hauspoz . Euskal Akordeoi Elkarteak antolatzen duen Francisco Escudero Nazioarteko Akordeoirako Konposizio Lehiaketak aurten ere aurreikuspen guztiak gainditu ditu, inoizko parte-hartze handiena lortuz. XVIII. edizio honetan, lehiaketak 40 herrialdetako 135 konpositore bildu ditu, nazioarteko proiekzio gero eta handiagoa berretsiz.

Azken hiru urteetan, lehiaketak hazkunde nabarmena izan du. 2024an, lehen aldiz ehun parte-hartzaileren langa gainditu zuen, eta aurten 135 konpositore aurkeztu dira guztira. Antolatzaileen esanetan, «gorakada hori Hauspozen nazioarteko proiekzioaren alde egindako lanaren eta komunikazio eta zabalkundean jarritako arreta bereziaren ondorio zuzena da, bi ardatz horiek funtsezkoak izan baitira lehiaketaren ikusgarritasuna eta prestigioa sendotzeko».

Aurtengo edizioan, 128 konpositorek parte hartu dute 1. modalitatean (kontzerturako lanak) eta 7 izan dira 2. modalitatean (lan pedagogikoak). Epaimahaiak igandean, urriaren 19an, Zarauzko Modelo Artean egingo den kontzertu galan (12.30ean) emango du ezagutzera bere erabakia. Emanaldi horretan aurreko edizioko lan sarituak estreinainatuko dira.

Aurtengo estreinaldien artean daude: 'Vento, piangi veloce', akordeoi-triorako lana, XVII. edizioko obra irabazlea, Stefano Bonilauri konpositore italiarrarena; 'In Silhouete', biolin eta akordeoirako obra, Elias Frisk suediarrarena, epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuena; 'Fear', Tomasz Skweres poloniarrarena, XVI. edizioan aipamen berezia eskuratu zuena; eta 'Muntogna Magica', Lucien Danzeisen suitzarraren lana, aurreko edizioko obra pedagogikoen modalitateko garailea.

Lan horiek Jéssica Reis, Julen Murga, Irene Miguel, Rebecca Goodman, Garazi Navas eta Juan Matías musikariek interpretatuko dituzte, akordeoi garaikidearen belaunaldi berriko ordezkari adierazgarriek.

Bestalde, galan Expressio Duo bikoteak ere parte hartuko du, Garazi Navas eta Maria Zubimendi akordeoi-jotzaileek osatua, eta Jesus Guridiren bi lanen transkripzioak eskainiko ditu, ekitaldia girotzeko bereziki hautatuak.

Hauspoz - Euskal Akordeoi Elkartea erreferente bihurtu da akordeoiaren konposizio garaikidearen alorreko nazioarte mailan. Urtez urte, bost kontinentetako konpositoreek Zarautzen aurkitzen dute beren musika biziarazteko eta publiko berrietara heltzeko hitzordu berezia.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inoiz baino konpositore gehiagok hartu dute parte Francisco Escudero akordeoi lehiaketan

Inoiz baino konpositore gehiagok hartu dute parte Francisco Escudero akordeoi lehiaketan