Igorren jokatuko da igandean bosgarren kanporaketa
Sei bertsolari arituko dira lehian Lasarte aretoan azkenaurreko kanporaketan
DV
Donostia
Sábado, 28 de octubre 2023, 12:32
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa kanporaketa fasea bukatzetik gertu da, azkenaurreko kanporaketa igandean egingo baita, urriaren 29an, Igorreko Lasarte aretoan. Bertan arituko dira Aissa Intxausti Aburruza, Asier Galarza Garai, Eneko Aldana Carrasco, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Oihana Bartra Arenas bertsolariak
Publicidad
Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, igandeko saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25eko Lemoako finalaurrekora, eta gainontzekoek horretarako aukera izango dute puntuazioaren arabera.
Amaia Ugalde Begoña izango da gai-jartzailea, eta Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea epaimahaiko kideak. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Saioa 17:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, Lasarte aretoko txarteldegia zabalduko litzateke igandean bertan, 16:30ean.
Sailkapena
Une honetan honela da sailkapena: Ibai Amillategi (479 puntu, sailkatuta), Mikel Goiriena (476.5, sailkatuta), Iruri Altzerreka (475, sailkatuta), Unai Mendiburu (472.50, sailkatua), Bittor Altube (472.5), Josune Aramendi (470), Txaber Altube (461.5), Mikel Retolaza (455), Lurdes Ondaro (453), Imanol Uria (448.50), Araitz Katarain (446), Arkaitz Zipitria (443.5), Paule Ixiar Loizaga (442.50) Garikoitz Sarriugarte (441), Peru Vidal (439), Julen Ibarguengoitia (438.5), Inazio Vidal (436,5), Iker Garitagoitia (434), Iker Uriarte (431), Koldo Muñiz (427.5), Igor Galarza (430.50), Ander Sarriugarte (419.50), Garazi Navarro (411.50) eta Izaro Bilbao (383).
Azken kanporaketa azaroaren 1ean Lekeition jokatuko da, eta ondoren finalaurrekoak azaroaren 11n Berrizen, 18an Santurtzin eta 25ean Lemoan. Bertan batuko zaizkie 2021eko finalistak, Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia
Publicidad
Azkenik, esandako hiru saioetako garaileak eta puntuazioz lehen bostak igaroko dira abenduaren 16an Miribillan izango den finalera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión