Borrar

Igartubeiti Baserri Museoko dolarea martxan jarriko da aste honetan

Sagardo Astea ospatuko dute urriaren 9tik 19ra programazio zabal batekin

I.A.

Donostia

Asteazkena, 9 urria 2024, 12:41

Comenta

Igartubeiti baserriko dolarea urtean behin bakarrik jartzen da martxan, sagarra prentsatu eta zukua elaboratzeko. Sagardoaren Astearen baitan izaten da, eta aurten, asteazken honetatik hilaren 19a bitartean izango da. Egun hauetan, bisitariek zuzenean ikusteko aukera dute sagarraren prentsaketa eta zukuaren elaborazioa, hilabete batzuen buruan hartzitu eta sagardo bihurtuko dena. Ezkioko museoak iraunkortasunarekin duen konpromisoari jarraiki, aste honetan prentsatuko duten sagar guztia Igartubeiti ingurukoa da.

Urteko jarduera puntual bat izatetik haratago, Sagardo Astea, negutik udazkenera bitartean garatzen den prozesu baten, izan ere, sagarra dolarean jo aurretik, lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, hauen izerdialdia, loraldia, sagar aleen hazkundea eta bilketa. Prentsaketa eta kupeletan gertatzen den zukuaren fermentazioaren ondoren, martxoan, Barrikote festa antolatzen da, sagardoaren dastaketarekin.

Ekitaldiak

Honela, urriak 12, 13 eta 19ko sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da. Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da. 'Sagar joaleak', Igartubeitik antolatutako eta Juan Mari Beltranek (euskal herriko musikaren ikertzaile, eragile eta irudi garrantzitsuenetakoak) eskainitako lantegi batzuetan sortutako taldeko partaide dira.

Gainera, egun horietan baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera eskainiko da, izan ere 11:15etik aurrera, antzespenak izango dira, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarretak, aktore tolosarrak, Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzestuko du.

Sagarrondoetako sagar mota ezberdinen erakusketak eta urriaren 12an eta 19an Chillida Lantokira antolatuko diren bisita gidatuek (gazteleraz arratsaldeko 17:00etan) osatuko dute Sagar Astearen programazioa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Igartubeiti Baserri Museoko dolarea martxan jarriko da aste honetan

Igartubeiti Baserri Museoko dolarea martxan jarriko da aste honetan