Borrar
Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eratzeko bileran parte hartu zuten ordezkariak. EHU

Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eratzeko bilera Donostian egin da

Aurrekoarekin alderatuta erabat eraldatu dira organo honen forma eta funtsa

DV

Donostia

Larunbata, 8 azaroa 2025, 17:32

Comenta

Euskal Herriko Unibertsitateak Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eratzeko bilera jaso du aste honetan Donostiako Miramar Jauregian.. Bilerak Hizkuntza Ofizialen Kontseilu berria eratzeko balio izan du eta bertan sartu dira autonomia-estatutuetan aitortutako hizkuntza propioak dituzten autonomia-erkidegoetako ordezkariak eta erakunde garrantzitsuak.

Osaera berria 2025eko irailaren 26ko BOEko 232. zenbakian argitaratu zuen Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak, eta erabat eraldatzen ditu organo horren forma eta funtsa aurrekoarekin alderatuta, zeinaren eremua Estatuko Administrazio Orokorrarena baitzen soil-soilik.

Kontseiluaren deialdi honek honako hauek bildu ditu: Kooperazio Autonomiko zuzendari nagusi eta Kontseiluko presidente Rafael Briet eta Estatuko administrazioko hainbat kide; Sonia Rodríguez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria eta hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoetako, akademietako eta hizkuntzen institutuetako ordezkari batzuk, eta EHUko errektore Joxerramon Bengoetxea.

Hizkuntza Ofizialen Kontseilua

2008ko urtarrilaren 28an, Estatuak Estatuko Administrazio Orokorreko Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eta Hizkuntza Ofizialetarako Bulegoa sortu zituen, herritarren hizkuntza-eskubideei arreta hobea emateko. Denbora horretan, Estatuko Administrazio Orokorreko Hizkuntza Ofizialen Kontseiluak zortzi bilera egin ditu.

2018. urtetik aurrera, bultzada berezia izan du, hizkuntza ofizialak dituzten autonomia-erkidegoak gonbidatu baititu bileretara, bai eta, pixkanaka, arlo horretan garrantzitsuak diren eragile berriak ere, hala nola erakunde publikoak, akademiak edo hizkuntza-institutuak, hitzarekin baina botorik gabe. Horregatik onartu zen irailean organo berria sortzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eratzeko bilera Donostian egin da

Hizkuntza Ofizialen Kontseilua eratzeko bilera Donostian egin da