

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Viernes, 18 de abril 2025, 18:42
Euskaltzaindiak hiru liburu aurkeztuko ditu apirilarn 21ean eta 22an Saran (Lapurdi) egingo den Idazleen Biltzarraren 42. aldian. Ohi duen legez, Akademiak Pazko Astelehenean egingo du aurkezpena, apirilaren 21ean, hain zuen Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituaren saiakera hautatuak (Joseba Sarrionandiak paratua); Junes Casenave-Harigileren 'Zortzi pastoral berri' lanaren bigarren zatia (Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoaren eskutik); eta Martin Ducq misionestaren Erroma eta Jerusalem bidaia-kontakizunaren edizio kritikoa, Jabier Kaltzakorta ikerlariak egina.
Asteleheneko ekitaldian, Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituaren saiakera hautatuak aurkeztuko ditu jendaurrean, non irakurleak Peillenen idazlan autobiografikoak eta euskarari buruzko idatziak aurkituko ditu. Idazlan antropologikoak eta literatura garaikidea aztertzen dituzten artikuluak ere bildu ditu Sarrionandiak, bai eta Zuberoako kantore eta idazki zaharrei buruzkoak eta gai politikoak jorratzen dituztenak ere. «Finean, XX. mendeko euskalgintzak eman duen profilik bitxienetakoa ezagutzeko parada ematen duen liburu mamitsua», nabarmendu du Akademiak.
Bestalde, Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoak Saran aurkeztuko duen liburua iaz argitaratutakoaren segida da. 2024an aurkeztu zuen Battittuk Junes Casenave-Harigile idazlearen 'Zortzi pastoral berri (I)', eta orduko hartan, apaiz zuberotarrak idatzitako lau pastoral bildu zituen Coyosek ('Agosti Etxekopar', 'Atarratze', 'Barkoxe' eta 'Dabid'). Liburu berrian beste lau pastoral agertzen dira, hain zuzen, 'Judit', 'Larraine', 'Lüküze Xarles Laugerrena' eta 'San Frantzisko Xabier'; paratzaileak aitzinsolasean nabarmentzen duenez, sekula publikatu eta jokatu ez diren lau pastoral dira. Gainera, Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazleak eta Jean-Louis Davant ohorezko euskaltzainak aspaldi idatzitako testuak ere azaltzen dira liburuan, Casenave-Harigileren lana eta bizitza hobeki ulertzen laguntzen dutenak.
Euskaltzaindiak Saran aurkeztuko duen hirugarren lana «harribitxia» dela esan daiteke, gutxi baitira XIX. mendean euskaraz idatzitako bidaia kontakizunak. Hain zuzen, hori da Martin Ducq apez eta idazle baxenafartarrak 1891ean argitaratu zuen 'Erroma eta Jerusalem', bidaien kronika bat edo beila kontakizuna, misionestak beila edo erromesaldi bat egin baitzuen, bidaia bainoago. Hazparneko euskaraz idatzita dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.