Secciones
Servicios
Destacamos
jon agirre
Donostia
Jueves, 15 de abril 2021
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) hezkidetzaren eta astialdiaren harremana aztertzeko egindako 'Haziak Astialdira' txostena aurkeztu berri du. Errotik Kooperatiba eta Alboanekin egindako lanari jarraipena emateko hezkidetzak hezkuntza ez formalean duen tokaiz hausnartzeko formakuntza zikloa antolatu dute.
Astialdiaren egunerokoan murgilduta dauden pertsonen «iritziak jaso eta hauek partekatzea» izan da ekimenaren asmoa, bereziki «hezkuntza ez formalean murgilduta dauden gazteek bildutako ezagutza maila» neurtzeko. Aurretiaz BerdinHezi proiektuaren bitartez hezkuntza formalean hezkidetzak izandako bilakaera aztertu dute ere.
Hutsune, behar eta eskaerak identifikatu ostean aurkitutako «ahulgune eta erronkei» eman nahi zaie garrantzia. Antolatzaileek aurreratutakoaren arabera «hezitzaileentzat baliagarria izango den diskurtso eta tresna» bat sortu nahi dute euren egunerokoan erabil dezaten.
Astearte honetan izan zen EGK-k, Errotik Kooperatibak eta Alboanek antolatutako lehen saioa. Hurrengoak bitan banatu dituzte. Batetik hezitzaileei begirakoak apirilaren 27an eta maiatzaren 4an izango dira eta maskulinitatea lantzekoak apirilaren 29an eta maiatzaren 6an. Osasun egoera eta edukiera kontuengatik antolatzaileen izen-emateko eskatu dute galdetegi honetan.
Zikloan, besteak beste, hizketagai izango dira astialdian egunerokoan erabiltzen diren espazioak, materialak, formakuntzaren premia, taldeen plan eta protokoloak edota zein iritzi dagoen etorkizunerako erronken gainean. Helburua da prestakuntza espazio komuna izango den tresnak partekatzea, espazio horien bidez hezkidetzaren alderdi sakonenetatik hezkuntza-astialdian garatuko den topaketarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.