

Secciones
Servicios
Destacamos
Lunes, 30 de enero 2023, 16:21
Herrien despopulazioaren arrazoiak ezagutzeko, horren ondorioak esperimentatzeko eta birpopulatzeko irtenbideak proposatzeko proba pilotua osatu dute LEINN graduko hainbat ikaslek. Nafarroako San Martin Unxen egindako egonaldian VIVID inkubagailuaren emaitzak ezagutarazi dituzte. Landa-berrikuntzako VIVID laborategiaren jarduketa-ildorik nabarmenetako bat da inkubagailua, eta helburu hau du: LEINN graduko eta beste profil batzuetako gazteak erakartzea, diziplina anitzeko taldeak sortzeko, herriak eskaintzen dituen erronkei erantzuteko eta herriarentzako zein gazteentzako balioa sortzeko.
2022an Nafarroako herri horretan hiru hilabetez bizi izan diren zenbait ikaslek hiru esperientziaren berri eman dute jardunaldian. Despopulazioaren arrazoiak ezagutzea eta horren aurkako irtenbideak ematea izan da egonaldiaren xedea. Ostean, ondorioak zabaltzea eta elkarbanatzea da asmoa.
Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko ekintzailetza-sareak —Mondragon Team Academy— eta Emplea Fundazioak jardunaldia antolatu zuten landa-eremuko ekintzailetza-esperientziak eta eremu horrek gazte talentudunei eskaintzen dizkien aukerak ezagutarazteko asmoz.
Lehen esperientzia birpopulatze-turismoaren esparruan gauzatu da. Ikasleek murgiltze-prozesu bat burutu dute lurraldean, herritarrekin harremanetan izan dira eta herritar horien erronkei aurre egin diete.
Bigarren esperientzia karrera-amaierako proiektuaren formatuan burutu dute ikasleek: birgaitutako espazio bat diseinatu dute herrian, non Nafarroako despopulazioari eta ardoari lotutako gai guztiak eztabaidatu, sortu eta ezagutaraziko diren.
Azkenik, hirugarren esperientzian, aztertu dute ea hornitu ote daitezkeen San Martin Unx eta Nafarroako Erdialdeko eskualdea energia berriztagarriez, hidrogeno berdez, zehazki. Energia berriztagarrietako ingeniari bat eta Mondragon Unibertsitateko LEINNeko emakumezko ikasle bat izan dira esperientzia horren protagonistak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.