Borrar
Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi zuten Etxepare Saria 2024an 'Mamuki' lanarekin. E.E.I.
Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Sariak deialdia zabaldu du

Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Sariak deialdia zabaldu du

Nafarroako hainbat toki entitatek sustatzen duten lehiaketara lana aurkezteko epea maiatzaren 9an itxiko da

I. Altuna

Donostia

Domingo, 12 de enero 2025

Nafarroako hainbat toki entitatek haurrei zuzenduriko album ilustratuak saritzeko Etxepare sarien deialdi berria zabaldu dute. Testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak onartuko dira, euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Obrak aurkezteko epea 2025ko maiatzaren 9an itxiko da.

Etxepare saria Nafarroako 16 toki entitatek, haien euskara zerbitzuen bidez, antolatzen dute, hala nola Agoizko Udala, Antsoaingo Udala, Atarrabiako Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala , Burlatako Udala, Esteribarko Udala, Galar Zendeako Udala, Garesko Udala, Iruñeko Udala, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Lizarrako Udala, Noain-Elortzibarko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udala, Pamiela Argitaletxea eta Galtzagorri Elkartearen laguntzarekin.

Lehiaketan bakarka edo idazle eta ilustratzaileak osatutako taldean parte hartzeko aukera izango da. Aurkeztu beharreko lanen formatua librea izango da, baina 20 cm (zabalera) x 21cm (altuera) izan beharko dituzte gutxienez, eta 15 orrialde bikoitz baino gehiago (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).

Lehiaketan parte hartzen dutenek albumaren maketa (fisikoa, digitala edo biak) aurkeztu beharko dute. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bitartez aurkeztuko dira, horretarako prestatutako formularioaren bidez.

Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2025eko ekainaren 27a izango da. Haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute epaimahaia, udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dute. Sari bakarra emango dute, 5.000 eurokoa, eta pamiela argitaletxeak saritutako lana argitaratuko du, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginez.

Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Sariaren azken deialdian 31 lanek parte hartu zuten eta Maite Rosende ilustratzaile donostiarrak eta Nerea Ariznabarreta idazle eibartarrak elkarlanean egindako 'Mamuki' proiketuak irabazi zuen, «beldurrari buruzko gogoeta jostagarria», epaimahaiak azaldu zuenez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Sariak deialdia zabaldu du