Borrar
Zumaiako Flysch-a Gipuzkoako turismo eskaintzan baliabide garrantzitsua da. Félix Morquecho

Gipuzkoako gida turistiko birtuala Whatsapp bidez

'Arantxat' giza elkarrizketa simulatzen duen txatbot edo erantzun automatikoen zerbitzua abian jarri du Gipuzkoako Turismo zuzendaritzak

I. Altuna

Donostia

Igandea, 4 uztaila 2021

Comenta

Gipuzkoako turismo sustapena digitalizatzeko prozesuan, Foru Aldundiko Turismo zuzendaritzak aurrerapauso bat eman du, komunikazio tresna berriak merkaturatuz eta daudenak hobetuz. Berrikuntza prozesu honen mugarrietako bat 'Arantxat' gida turistiko birtuala da. Gida hori whatsapp-erako eskuragarri dagoen chatbot sistema baten bidez garatu da, eta turismo bulegoetan jaso diren kontsulta ohikoenetatik jaso diren informazio fluxu guztiak biltzen ditu. «Tresna honen bidez, edonork erabiltzeko moduko plataforma intuitiboa eta erabilerraza bilatu dugu. Whatsapp aplikazio ezaguna da, jende gehienak egunero erabiltzen duena; horregatik, azkar ikusi genuen aukera egokiena zela», adierazi du Iker Goiria Turismo zuzendariak.

Aplikazioa euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez dago eskuragarri, eta erabat doakoa da. Hori erabiltzeko, 688 768 903 telefono zenbakia soilik gehitu behar zaio agendari, eta, une horretatik aurrera, txateatu egin daiteke, edozein kontakturekin bezala. Informazioa banatuta dagoen aukera eta atalak irudikatzen dituzten zenbaki batzuk aukeratuz garatzen da elkarrizketa. «Tresna honen helburua da digitalizazio 'erreala' erraztea informazio turistikoa eskuratzeko. Eta hau, zalantzarik gabe, estatu mailako ekimen berritzaile bat da», gaineratu du Goiriak.

Iker Goiria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria. g.f.a.

Gainera, esan duenez, «ostatu sektoreari balio erantsia ematen dion tresna bat da, turistari modu eraginkorragoan laguntzeko informazio osagarri gisa balio baitu«. Alde horretatik, sektorearekin elkarlanean aritu da Aldundia tresna hori zabaltzeko, eta lankidetza aktiboa ezarri da Gipuzkoako hotelekin, Gipuzkoako ostalaritzarekin, Aparture-rekin eta Nekatur-ekin, beren ostatuetan zerbitzu berri hau sustatzeko informazio euskarrien bidez.

Beste elementu digitalak

Turismo informazioko kanalen eraldaketa digitalaren prozesua beste bi elementuk osatzen dute. Alde batetik, dagoeneko eskuragarri dago 'Gipuzkoa Passport', aplikazio mugikorreko bertsioan eta Android eta Apple plataformetan. Aplikazioak zabaldu egiten du 2020an argitaratutako paperezko edizioko planen zerrenda eta hauek eguneratzen joango dira, zenbait hobekuntza eskaintzen direlarik, hala nola geolokalizazioa, edukiak partekatzeko aukera, gogokoen zerrendak sortzea, etab.

Tresna berri horiez gain, Gipuzkoa Turismoaren webgunea, lurraldeko informazio turistiko guztia biltzen duena, erabat birdiseinatu da, bai irudian, bai edukien aurkezpenean. Ikus-entzunezkoa indartu du bideo pieza berriei eta eskaintzaren antolamenduari esker, bidaiariei erabat zuzendutako ikuspegiarekin. Eduki nagusi gisa, nabarmentzekoa da 'Gipuzkoako top 10' delakoa: hainbat eskualdetako turismo teknikariek hobekien baloratutako 100 baliabide eta planetako datuen arabera egindako hautaketa. Hobekuntza horiek guztiak «sektoreko eragileekin lankidetza estuan» jarri direla abian azpimarratu du Goiriak, bai enpresekin, bai eskualdeekin. «Euskarri garrantzitsua izango dira gure turismo aktibo guztiak ezagutarazteko, bisitariak Gipuzkoako barnealdera erakartzeko eta turismo fluxuak lurralde osoan zehar gero eta gehiago banatzeko, gure lehentasun nagusietako bat baita«.

Gainera, kanal horiek aurrerapausoak ematea ahalbidetuko dute turismoa neurtzeko eta haren jarraipena egiteko datuak lortzerakoan. «Hurrengo urratsa informazio hori guztia bildu eta prozesatzea izango da, eta horri esker erabaki hobeak hartu ahal izango ditugu turismoa kudeatzeko, lurraldea sustatzeko, jasangarritasuna bultzatzeko edo sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzeko«, adierazi du Goiriak.

Bestalde, Estatuko eta Frantziako merkatuaren garrantziaz jabetuta (Gipuzkoako turismo merkatuaren % 66 dira), lurraldearen sustapenak ekintza digitala izango du, 'publizitate programatikoko' sistema berritzaile baten bidez. Metodo digital honen bidez, lurraldeko sustapen turistikoko mezuak interes handieneko pertsona eta nitxoetara bidali ahal izango dira, Ibermática enpresak garatutako zerbitzu honek eskaintzen dituen lehentasunen, bilaketen historialaren, kokapenaren eta gainerako parametroen arabera.

Digitalizazio eta berrikuntza prozesu hau bat dator 2020-2023 sektorea sustatzeko plan estrategikoarekin eta BEGIKA ereduarekin, eta «turismo bulegoek eta eskualdeko agentziek lurraldean zehar egiten duten sustapena osatzen eta indartzen du, jauzi kualitatibo bat eginez eraldaketa digitalaren prozesuan, sektorea indartzeko eta helmuga turistiko erakargarriagoa eta adimentsuagoa bihurtzeko helburuarekin», adierazi du Iker Goiriak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako gida turistiko birtuala Whatsapp bidez

Gipuzkoako gida turistiko birtuala Whatsapp bidez