Donostiako Jose María Sert plazaren inguruan garatu zen 2023an hautatutako proiektuetako bat.

Gazteak auzolanean programarako eskabideak aurkezteko epea ostiralean amaituko da

Proiektu berritzaile eta kolaboratiboak sustatzeko 25.000 euro bideratuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak

DV

Donostia

Lunes, 21 de octubre 2024

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gazteak Auzolanean dirulaguntza-programaren edizio berri bat martxan jarri du. Helburua da proiektu kolektibo bat sortu eta garatu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei babesa ematea.

Publicidad

Aurten 25.000 euro bideratuko dira programara. Aurkeztutako proiektu guztietatik 5 aukeratuko dira, eta horietako bakoitzak 1.500 euro eta 5.000 euro arteko laguntza jasoko du proiektua 2024ko azaroaren eta 2025eko ekaina bitartean garatu ahal izateko. Eskabideak urriaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira, dagokien dokumentazioarekin batera.

Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, gazteek, gizartean eragin positiboa izan dezakeen ideia batetik abiatuta, ondoko gaiei buruzko proiektu bat sortu beharko dute: artea, kultura, ingurumenaren zaintza, jasangarritasuna, genero-berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna, eta gizarte edo komunitatearen eraberritze-proiektuak.

Dirulaguntza hauen hartzaileak dira gizarte-eraldaketako prozesuak bultzatu eta ingurunea inplikatuko duen proiektu kolektibo bat sortu eta garatu nahi duten gazteak. Hautatutako ekimenei, diruz laguntzeaz gain, beharrezko laguntza teknikoa eskainiko zaie lansaio eta jarraipen-tutoretzen bitartez. Hala, gazteek buruan duten ideia hori proiektu bihurtzen lagunduko zaie.

2023an, proiektu berritzaile eta kolaboratibo ugari garatu ziren Gipuzkoako hainbat herritan, espazio publikoak berrerabiltzetik sormena, gizarte-kohesioa eta gazteen ekintzailetza sustatzeraino. Nabarmendutako proiektuetako bat 'Jalgi hadi plazara' da Donostian, hirigintza taktikoan inspiratuta, Jose Maria Sert plaza aldi baterako komunitatearentzako gune inklusiboago eta irisgarriago bihurtu zuena, belaunaldien arteko erabilera eta lotura komunitarioen sorrera sustatzeari garrantzi berezia emanez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad