Finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda osatu da
Eneko Abasolo 'Abarkasek' irabazi du Lekeition jokatu den azken kanporaketa
I. A.
Donostia
Jueves, 2 de noviembre 2023, 13:18
Lekeitioko Ikusgarri zinemaren abaroan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Sei bertsolari aritu dira kantuan eta Eneko Abasolo izan da puntu gehien batu dituena: 466 puntu. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da iurretarra, azaroaren 11n jokatuko dena.
Publicidad
Irabazlearekin batera, Aitor Arrutia Azkueta, Beñat Bilbao Landa, Koldo Gezuraga Seijido, Maite Sarasola Isazelaia eta Peru Irastortza Santxo aritu ziren lehian, leporaino bete zen Ikusgarri zineman. Epaile lanetan honako hauek aritu ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon zen.
Finalaurrekoak
Lekeitioko kanporaketaren ostean, osatu da finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien zerrenda. Sei kanporaketetako irabazlean eta puntuazioz lehen bostak gehituko zaizkie iaztik zuzenean sailkatu ziren beste zazpi bertsolariei. Honela, azaroaren 11n, Berrizko Olakueta frontoian jokatuko den kanporaketan arituko dira Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Xabat Galletebeitia Abaroa, Iruri Altzerreka Martinez, Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' eta Koldo Gezuraga Seijido.
Bigarran finalaurrekoa azaroaren 18an, Santurtziko Serantes kultur aretoan izango da Aitor Bizkarra Ruiz, Jone Uria Albizuri, Mikel Goiriena Larrazabal, Unai Mendiburu Valor, Bittor Altube Sarrionandia eta Txaber Altube Sarrionandia bertsolariekin. Eta hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 25ean, Lemoako udal kiroldegian. Bertan izango dira Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Oihana Bartra Arenas, Josune Aramendi Perez eta Aissa Intxausti Aburruza.
Hiru kanporaketa hauetatik aterako dira abenduaren 16an Miribillan izango den finalera sailkatuko diren bertsolariak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión