Borrar
Xabat Galletebeitiak irabazi zuen finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa larunbatean Barakaldon. Bertsozale Elkartea
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa Bermeon jokatuko da larunbatean

Igadean aldiz, Nafarroako txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa Tafallan izango da

I.A.

Donostia

Ostirala, 14 azaroa 2025, 12:58

Comenta

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa azken txanpan ari da sartzen, eta finalaurrekoen bigarren itzuliko lehenbiziko saioa jokatuko da larunbatean, azaroaren 15ean, Bermeoko Artza frontoian, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.

Saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta Aissa Intxausti Aburruzak, Aitor Bizkarra Ruizek, Aitor Etxebarriazarraga Badiolak, Ibai Amillategi Omaetxeak, Onintza Enbeita Maguregik eta Unai Mendiburu Valorrek parte hartuko dute.

Gai jartzaile lanetan Leire Garatxena Larrabe arituko da, eta epaile, ostera, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga egongo da.

Saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB4n arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa eta ondoan izango du Ander Elortegi bertsolaria saioaren analisia egiteko.

Datorren asteburuan, azaroaren 22an, Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:00etan, jokatuko da bigarren bueltako bigarren saio eta bertan arituko dira Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren abenduaren 20an Casillan jokatu den finalean kantatuko dutenak.

Nafarroako txapelketa

Bestalde, igandean, azaroaren 16an, Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugaren eta azken finalaurrekoa jokatuko da Tafallan. Hango pilotalekuan ariko dira kantari Amaia Elizagoien Varela, Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Alzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberria. Beraz, saio honen amaieran ezagutuko dira azaroaren 29an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalean parte hartuko duten bertsolarien izenak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa Bermeon jokatuko da larunbatean

Finalaurrekoen bigarren bueltako lehen saioa Bermeon jokatuko da larunbatean