Odei Guirado eta Fernando Oiartzun.

Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi ikerketa saritu ditu Euskaltzaindiak

Egile bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu lana ondu eta otsailean aurkezteko

DV

Donostia

Martes, 15 de julio 2025, 17:27

Euskaltzaindiak, Mintzola proiektuaren bidez, bi ikerketa lan sariu ditu. Odei Guiradoren 'Babes-sistema, haurrak eta eguneroko mintzamoldea. Harreman-mundu bat euskaratik eta euskaraz harilkatzeko ikerketa aplikatua' eta Fernando Oiartzunen 'Leitzako hitanoa: corpusa osatzeko eta erabilera berpizteko saiakera'.

Publicidad

Denera, hiru lan aurkeztu dira deialdira, eta epaimahaiak bi hauek hautatu ditu. Bakoitzak 3.000 euro gordin jasoko ditu eta egileek 2026ko otsailaren 27ra bitarteko epea izango dute lana ondu eta aurkezteko.

Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi ikerketa lan saritzeko deialdia martxoan argitaratu zuen Mintzola proiektuaren bidez. Euskaltzaindiaren arabera, ikertzaile gaztea edo hasiberria doktorego tesiraino eramango duen ibilbidean, «aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira», eta, hortaz, deialdiaren helburuak bi dira: batetik, bide horretan laguntzea eta, bestetik, unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, euskaraz egiten den ahozko jarduna ikergai gisa sustatzea.

Deialdiak ahozko jardunari buruzko zazpi ikerketa-lerro lehenesten ditu: Eguneroko hizkera: ezaugarriak; Eguneroko hizkera euskal komunitatean: corpusaren osaketa, mapak eta diagnostikoa; Gaztelania eta frantsesarekiko desoreka euskal gazteen eguneroko hizkerarako adierazkortasunean. Faktore horren eragina hizkuntza-hautuan; Hezkuntza araututik eta arautu gabeko hezkuntza edo aisialdi antolatutik eguneroko hizkerarako adierazkortasun-baliabideak sustatzeko bideak eta tresnak; Hedabideetatik eguneroko hizkerarako baliabideak sustatzeko bideak eta tresnak; Euskalkiak eta estandarra ahozko hizkeraren funtzioetan: jardunbideen azterketa eta jarraibide batzuk sortzeko oinarriak; eta Hitanoaren diagnostikoa eta hikako moldearen erabilera sustatzeko bideak eta tresnak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad