Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Sábado, 10 de junio 2023, 18:24
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentro berrituak 'Euskararen Lorategia' erakusketa «koloretsu eta adimentsua» irekiko du astelehenean, ekainaren 12an. Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako dagoen erakundetik jakinarazi dutenez, Zentroaren Eskola Programan parte hartu duten 15 eta 18 urte bitarteko ikasleek egindako collageekin osatu da erakusketa.
Programa honen baitan Euskararen Interpretazio Zentroaren edukiak lantzen dira, ikasmaila ezberdinetara egokituta. Horrela, 'Euskararen Lorategia' DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleekin jorratzen den jarduera da, ikasleak euskararen aniztasunaz jabe daitezen eta euskararekiko duten harremanari buruz gogoeta egin dezaten. Horretarako, haien sormena garatzen dute collage teknikaren bitartez.
Joxemiel Barandiaran antropologoaren esaldi ezagun batetik abiatzen da erakusketa: «Lorategi batean dauden hainbat eta hainbat lore eta landareren artean gu (euskaldunok) gara beste landare bat edo lore mota bat, ezberdina, eta gureak ere, besteak bezala, bizitzeko eskubidea du».
Barandiaranen hitz horiek oinarri hartuta, ikasleek euskararen askotasunaren eta euskararekiko duten atxikimenduaren inguruan hausnartu dute. «Emaitza askotariko landare eta loreekin osatutako lilitegi koloretsua da, harrigarria, hala eduki aldetik nola estetika aldetik. Izan ere, gazteek haien sormena erakutsi ez ezik, euskararekiko dituzten askotariko jarrerak eta aburuak ere irudikatu dituzte», azaldu dute. Lanen emaitzen kalitateaz jabetu ondotik erabaki dute erakusketa antolatzea, eta uztailaren 15era bitarte egongo da ikusgai.
«Interes handiko ekimena iruditzen zaigu, gazteak askatasun osoz aritu baitira euskararekiko dituzten kezkak azaltzen. Horrekin batera, balio artistikoa ere nabarmena da. Ondorioz, ziur gaude bisitariek lorategi honetako lilien usain, forma eta koloreekin gozatuko dutela, eta, era berean, gazteen gaitasun eta kezkez ere ohartuko direla, euskara eta gazteak uste baino lotuago baitaude», adierazi dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.