Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Harkaitz Cano idazleak Bilbon ostiral honetan antolatu den jardunaldian parte hartu du. Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak antolatzen dituen literatura-ekintzen testigantza idatzia jasoko du

Erakundeak 'Galda' bilduma aurkeztu du ostiral honetan 'Gabrielen ispiluetan barrena' jardunaldian

I. A.

Donostia

Ostirala, 14 azaroa 2025, 18:08

Comenta

Euskaltzaindiak 'Galda' izeneko bilduma berria aurkeztu du ostiral honetan Bilbon egin den 'Gabrielen ispiluetan barrena' jardunaldian. Bildumaren helburua Akademiak antolatzen dituen literatura-ekintzen testigantza idatzia jasotzea da, dibulgazioa egiteko.

Modu honetan, Akademiak jakinarazi duenez, bilduma berriaren lehen zenbakiak ostiral honetako jardunaldiaren hitzaldiak jasotzen ditu eta bertaratu diren literaturazaleen artean banatu da.

Hain zuzen, Arestik euskal idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia egin du Euskaltzaindiak bere egoitzan ostiral honetan, Bilboko Udalaren babesarekin. Hainbat belaunalditako poetari luzatutako galdera bat izan du abiapuntu jardunaldiak: Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?

Edorta Jimenezek, Tere Irastortzak, Harkaitz Canok, Sonia Gonzalezek, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek beren gogoeta poetikoak eskaini dituzte jendaurrean, «norberak Arestiren betaurrekoak jantzita»·.

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau zabala antolatu du Euskaltzaindiak XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko, beste hainbat erakunderekin lankidetzan. Honela, ekainean estreinatu zen egitaraua Bilboko Txistularien Bandaren kontzertu batekin, eta harrezkero jardunaldi, liburu aurkezpen eta bestelako musika emanaldiak izan dira poeta bilbotarraren omenez. Ostiral honetan burutu den 'Gabrielen ispiluetan barrena' jardunaldia egitarau honen parte izan da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltzaindiak antolatzen dituen literatura-ekintzen testigantza idatzia jasoko du

Euskaltzaindiak antolatzen dituen literatura-ekintzen testigantza idatzia jasoko du